Dantza filma

dantza2

Dantza eta musika aukeratu ditu Telmo Esnalek bizitzaren zikloari buruzko istorio bat kontatzeko.

Euskal Herriko hainbat toki dira film honetako antzezlekua osatzen dutenak, horien artean, Ezkio-Itsasoko Igartubeiti baserria, Arantzazu, Hendaia, Aragoiko Beltxite, Leitza, Zerain, Bardeak eta Zarautz.

200 dantzarik baino gehiagok ematen diote forma parte Pascal Gaignek sortutako musikari. Koldobika Jauregi izan da berriz jantzien diseinuaren arduradun. 

Proiekzioa ekainaren 21ean izango da 22:00etan Orioko kultur etxean. Sarrera doan izango da baina gonbita hartu behar da aldez aurretik. Udalak 100 gonbita prestatu ditu eta dagoeneko eskuratu daitezke kultur etxean bertan.

 

  950 Visitas

Rita antzezlana

rita2

Rita antzezlana izango da ekainaren 14an Orioko kultur etxean.

Willy Russell idazle britaniarrak idatzitako 'Educating Rita' antzezlanaren itzulpena eta egokitzapena da obra hau. 1980an taularatu zen aurreneko aldiz Londresen eta 1983an, berriz, zinemara eraman zuten izenburu berarekin, Michael Caine (Frank) eta Julie Walters (Rita) aktore nagusi zirela.

Antzezlan honetan Frank irakaslea eta Rita ikaslearen artean sortzen den harremana azaleratzen da. Rita ile apaintzailea da eta bere bizitza aldatu nahi du ikasketen bidez. Frank etsiak jota dagoen unibertsitateko literatura-irakaslea da.

Antzezlan honetan, heziketa libreak duen garrantzia goraipatzen da eta norberak bere bizitzan zeharizandako esperientzia eta irizpideak irakaskuntza prozesuan duten eragina. Azkenean, irakasle/ikasle hartu-eman horren ondorioz, bata zein bestea nola aldatu eta askatzen diren agerian geratuko da.

Emanaldia 22:00etan hasiko da eta sarrerak 5€ balio du.Kultur etxeko aforoa mugatua denez 100 txartel jarriko dira salgai. Datorren astelehenetik aurrera egongo dira salgai Kultur etxean.

  992 Visitas

Mikro egoitza artistikoak

sambrona

Mikro egoitza artistikoak artista gazteen profesionalizaziorako gune bat da. Artistek Alburquequen 20 egun igaroko dituzte bere proiektu artistikoak aurrera eramateko.

Baldintzak:

18 eta 35 urte bitartean izatea.Espainian bizi izatea.Beste ediziotan parte hartu ez duten edonork har dezake parte.Proiektura banaka aurkeztea taldeka lan egiteko asmoz, gehienez ere 5 pertsonekin.Egoitzan aurrera eramango den ikerketaren laburpen bat aurkeztea eta elkarteak bidalitako aurkezpen txostena betetzea.Egoitza artistikoa bertan behera ez uztea.Ikerketak herria lekukotu beharko du bere aniztasuna kontuan hartuz.

Datak:

Lanak aurkezteko epea ekainaren 14an bukatzen da.Emaitza uztailaren 1ean izango da.Egoitza abuztuaren 20tik irailaren 9 arte izango da.Ikerketaren ebaluaketa irailaren 7tik 9ra.Artistek eginiko lanaren adierazgarria urria/azaroa.Ikerketa artistikoaren argitalpena 2020.urtea.

Informazio gehiago hemen.

 

  1029 Visitas

Urbanbatfest 2019

urbanbat

Urbanbatfesteko 8. edizioak hirien eta zaintzaren baitan hausnartzea proposatzen du. Arkitekturak eta diseinu urbanoak baldintzatzen duten hainbat jarduerez osaturiko zaintzak: atsedenaren asetasuna, osasunaren babesa, intimitatearen zaintza, plazerraren lorpena, higienearen jarduera, jokuak, afektua...Hauek eta beste praktika batzuek hiriak osatzen dituzten bi egituren arteko bateratasuna uztartzen dute non hiriak etxe bezala jarduten duen eta etxeak hiri bezala.

Testuinguru honetan jaialdiak diziplina eta praktika ezberdinetako jarduera artistiko ezberdinak antolatzeko xedea duen programazioan parte hartzeko deialdia irekitzen du.

Edozein diziplinatako artista eta sortzaileei eskeintzen die proposamen hau bai indibidualki nahiz taldeka, beti ere jaialdi honekin zerikusia duten gaia jorratzen badute: hiriak eta zaintzak. Parte hartzaile bakoitzak nahi adina proposamen aurkeztu ahal izango ditu.

Honako puntu hauek hartuko dira kontuan proposamenak aztertzerakoan:

Proposamenaren egokitasuna jaialdi honen gaiarekiko: hiriak eta zaintzak.Diziplinartekotasuna.Proposamenak arkitektura eta hirigintzarekiko duen lotura.Proposamenaren originaltasuna eta berrikuntza.Aurkeztutako proposamenaren egokitasuna eta aurrekontuaren zenbatekoa.

Proposamenak inprimaki bidez aurkeztu beharko dira ekainaren 16a baino lehen.

  853 Visitas

Rita antzezlana

rita2

Bihar Txalo produkzioen eskutik Rita izeneko antzerki emanaldia egongo da ikusgai Modelo aretoan. Antzezlan honetan, Unibertsitateko heziketa-eredu eta konbentzio guztiak hausten dituen irakasle mozkorti eta anarkiko bat ageri da (Joseba Apaolaza). Irakaskuntzarako dituen arau eta pauta guztiak hankaz gora joango zaizkio, herri txiki bateko neska bat (Aitziber Garmendia) bere klaseetara apuntatzen denean. Ritak bere bizitza goitik behera aldatu nahi du ikasketen bitartez; irakasleak, ordea, arrastoan sartu nahi du ikaslea.

Antzezlan honetan heziketa libreak duen garrantzia goraipatzen da eta norberak bere bizitzan zehar izandako esperientzia eta irizpideak irakaskuntza prozesuan duten eragina.

Emanaldi honen iraupena 80 minutukoa da eta hizkuntza euskara. Sarrerak 8€tan daude salgai Sanz Enean.

 

  1287 Visitas

Rock kontzertua Zumaian

txori-txiki-5

Gaur arratsaldeko 19:00etan Odietan Txori Txiki Musika eta Dantza eskolako ikasleek rock kontzertua eskainiko dute.

Ekainerako honako egitaraua eskaintzen dute:

06/09: "Dantzari txiki eguna" Zumaian.06/11: "Karaoke" kantuko ikasleen eskutik kontzertua 19:00etan komentuan.06/12: Oikian jaialdia 18:30etan.06/13: Dantza emanaldia Beheko Plazan 18:30etan.06/18:Alondegian ZAMA izeneko laburmetraia antzerkiko ikasleen eskutik 19:00etan.06/20: Kurtso bukaerako jaialdia 19:00etan Beheko Plazan.06/23: San Juan Gaua Dantzari eta Txistulariekin.

 

  945 Visitas

Erakusketa Zumaian

erakusketa

Forondako pintura tailerreko ikasleek egindako lanen erakusketa dago ikusgai bihartik aurrera ekainaren 11ra arte Oxford aretoan. Ordutegia honako hau da:

Egunero: 18:30etatik 20:30etara.Asteburuetan: 12:00etatik 14:00etara eta 18:30etatik 20:30etara.

 

  858 Visitas

Zumaian kontzertua

Kontzertua3

XVII. Klarinete Maratoiko laukote lehiaketan Ludotekaren saria eta Gaztetxolaren saria irabazi zuten laukote gazteek kontzertua emango dute: Errenteriatik Klarteria Laukotea, eta Zumaiako Drakulina. Kontzertua maiatzaren 29an izango da, gaur arratsaldean, 18:30etan, Oxford aretoan.

 

  1279 Visitas

Orion kontzertua

iker-lauroba

Ekainaren 7an Iker Lauroba, Leire Letu eta Urbil Artolak kontzertua eskainiko dute Orion.

Kontzertua kultur etxean izango da, 22:00etan.

Kontzertua doan izanik ere, aretoko aforoa mugatua da. Beraz, kontzertura joan nahi duen edonork aldez zurretik gonbita eskatu beharko du. Udalak 100 gonbita prestatu ditu. Eskuragarri daude Kultur etxean.

Iker Lauroba Donostiako abeslaria da, Lauroba musika taldearen sortzailea. Bakarka egin dituen lanetako batzuk hauek dira:

Zeru Tolesgarria 2015Nire gotorlekutik 2017Udazkena 2018

 

  1402 Visitas

Beka 2019

Diru-laguntzak-irudia2

Etxepare euskal institutuak Euskal kultura sustatzeko eta hedatzeko jarduera eta proiektu ez profesionalak euskararen eremu geografikotik kanpo burutzeko dirulaguntzak jarri ditu martxan.

Jarduera zein proiektu profesional hauek urtarrilaren 1etik abenduaren 31ra bitartean garatu beharko dira.

Kultur programa, jarduera edo emankizun baterako jaso ahal izango den gehienezko zenbatekoa honakoa izango da:

1.200 km arteko tokietan burutzen diren ekintzetarako: bi mila (2.000) euro.1.201 eta 5.000 km arteko tokietan burutzen diren ekintzetarako: hiru mila eta bostehun (3.500) euro.5.000 km-tik haragoko tokietan burutzen diren ekintzetarako: bost mila (5.000) euro.

EEIk diruz laguntzen dituen gastuak:

Joan-etorria eta  ikuskizuna jendaurreko egingo den tokiko ostatua.Artisten katxetak eta nominak ez dira diruz lagunduko.Ez da gastu amortizagarririk diruz lagunduko.

Ebazpen honetan oinarrituz emandako diru-laguntzen ordainketa bi zatitan egingo da honako prozedurari jarraituz:

  853 Visitas

Beka 2019

Diru-laguntzak-irudia2

Etxepare Euskal Institutuak habian jarri du antzerki birak egiteko diru laguntzak. Antzerki bira izateko gutxienez emanaldi bat egin beharko da urtean ondorengo baldintzetan:

Nazioarteko jaialdi edo azoka batean parte hartzea. Gutxienez 3 herrialdetako taldeen presentzia izan behar dute programazioan, eta jaialdi profesionalak izan behar dira.Estatutik kanpo arte eszenikoen alorrean programazio egonkorra duten antzokietan aritzea: Antzokiak gutxienez 150 eserleku izan beharko ditu, edo bestela, prestigio handikoa izan beharko du.Eusko Jaurlaritzak zuzenki edo zeharka babestutako honako erakustaldi-plataforma hauetako batean parte hartu izanaren ondorioz sortutako emanaldia izatea (agiri bidez egiaztatu Argitalpenaren aurrebista beharko da): Leioako Umore Azoka, Donostiako DFERIA, Tolosako Nazioarteko Txontxongilo Jaialdia, Tarregako Antzerki Azokako Euskal Teatroa espazioa, edo Valladolideko Antzerki eta Kale Artearen Nazioarteko Jaialdia.

Antzerki-denboraldia:

Antzoki berean gutxienez 7 emanaldi egitea jarraian. Antzokiak gutxienez 150 eserleku izan beharko ditu.

Ondokoetarako ez da dirulaguntzarik emango:

Izaera amateurra duten erakustaldi edo jaialdietarako.Herriko festetako programetan sarturiko emanaldi eta berbenetarako.Kalean kontraturik gabe eta antzeko egoeretan egiten diren emanaldietarako.Eskola emanaldietarako.

Diruz laguntzen diren gastuak:

  924 Visitas

Diru laguntzak

Diru-laguntzak-irudia2

Dantza-biratzat hartuko da urte osoan 3 emanaldi egitea beste horrenbeste hiritan.

Salbuespen modura, nazioarteko dantza-azoka profesional batean parte hartzea biratzat onartuko da.

Ondokoetarako ez da dirulaguntzarik emango:

Izaera amateurra duten erakustaldi edo jaialdietarako.Herriko festetako programetan sarturiko emanaldi eta berbenetarako.Kalean kontraturik gabe eta antzeko egoeretan egiten diren emanaldietarako.

Diruz laguntzen diren gastuak:

Dagokion jaialdi edo jardueran parte hartzekoak: joan-etorria, ikuskizuna jendaurreko egingo den tokiko muntaia-gastuak, eszenografia edo materialaren garraioa, ostatua eta dietak.Artisten katxetak eta nominak ez dira diruz lagunduko.Gastu amortizagarririk ez da onartuko.

2. Dantza jardueren kasuan diru kopuruak:

  802 Visitas

BIME PRO 2019

musika

Basque Music ekimenak, BIMErekin elkarlanean, deialdia egin du euskal talde eta bakarlarientzat, BIME PRO topaketaren aurtengo edizioan parte har dezaten. Bilbon izango da, urriaren 30ean eta 31an, eta azaroak 1.

BIME PRO-ren antolatzaileek aukeratuko dituzte showcase-gau horretan parte hartuko duten euskal taldeak edo bakarlariak. Hauek kontzertu bat eskainiko dute urriaren 31an Stage Live aretoan, Estatuko eta nazioarteko profesional asko erakarri ohi dituen BIME CITY programazioaren barruan.

Basque Music-ek diru-kopuru bat bideratuko du gastuak ordaintzeko.

Basque Music ekimenaren sustatzaileak honako hauek dira: Musika Bulegoa, Etxepare Euskal Institutua eta Euskadiko Soinuak (Kultura Sustapena – Eusko Jaurlaritza).

Edozein zalantza argitzeko, hona jo dezakezu: Esta dirección de correo electrónico está siendo protegida contra los robots de spam. Necesita tener JavaScript habilitado para poder verlo. // 945 123 391

  977 Visitas

EACEA 2019

Diru-laguntzak-irudia2

Parte hartu ahal izango dute Cultura subprograman parte hartzen duten edozein herrialdetako editore edo editorialek, pertsona juridikoa izan dutenek eta sektore editorialean aktibo egon direnek gutxienez bi urte eskaerak aurkezteko epemugan.

Diruz lagundu daitezke honako baldintza hauek betetzen dituzten proiektuak:

Gehienez ere 2 urteko proiektua izango da.Proiektua gehienez ere 100.000€koa izango da eta ezin izango du diruz lagundutakoaren %50a baino gehiago izan.Hiru eta hamar bitarteko fikziozko obren itzulpena eta sustapena oinarritzat dituen proiektua, diruz lagundu daitekeen hizkuntza batetik bestera.Itzulitako lanen itzulpen, edizio, banaketa eta sustapenean oinarritutako estrategia izatea.Itzuli eta sustako diren idazlanak literatura aldetik balio handia dutenak izango dira bere generoa edozein dela ere: eleberriak, ipuinak, poesia, komikiak eta haurrentzako fikzioa.Fikziozkoak ez diren obrak ez dira onartuko, autobiografiak edo biografiak esate baterako, fikziozko elementurik ez duten entseguak; turismo gidak; giza zientzien liburuak (historia, filosofia, ekonomia, etab.) eta beste zientzia batzuekin lotutako lanak (fisika, matematika, etab.).Idazlanak aurrez argitaratuak egon behar dute.Idazlanek programan parte hartzen duten herrialdeko idazle batek edota bertan bizi den idazle batek idatzia egon behar du, latinezko edo antzinako grekoko idazlanak izan ezik. Idazlanak ezingo dira itzuliko diren hizkuntzara aurrez itzulita egon baldin eta balioztatutako premiei erantzuten dion itzulpen berri bat izan ezean. Edonola ere, hautagaiek irakurle berriengan aurreikusten duten eragina azaldu beharko dute eta  hizkuntzaren itzulpen berri baten beharra frogatzen duen azalpen sendo bat eman.

Eskaera bakoitzeko gehienezko diru laguntza 100.000€koa izango da edo diruz lagundu daitekeen gastu guztien %50a.

Proiektuak aurkezteko epea ekainaren 4an amaitzen da.

Informazio gehiago hemen.

  930 Visitas

Labore bekak

Diru-laguntzak-irudia2

Gipuzkoako museoetan site especific izaerako proiektuak sortu eta garatzeko artistei zuzendutako bekak. Honek esan nahi du obra artistikoak museo baterako bereziki diseinatua izan beharko duela, museoarekin harreman bakana sortuz, haren bilduma, eraikina, publikoa, ingurua edo gizarte testuinguruarekin elkarrizketa bat  edo beraien  berrinterpretazio bat proposatu beharko duela.

Proiektu artistikoek hiru hilabeteko iraupena izango dute, eta deialdiaren urteko iraila eta hurrengo urteko ekaina bitartean burutuko dira; museoan egonaldiarekin edo ez izan daitezke, eta lanak bukaturikoan emaitzak publikoki azalduko dira.

Emango den beken kopurua eta horien zenbatekoa honako hauek izango dira:  4 beka, bakoitza gehienez 7.500 eurokoa.

Beka eta laguntza hauek, oinarrietan adierazitako alor edo eremuetako batean diharduten pertsonek lor ditzakete, baldin eta oinarri hauek zehazten dituzten baldintzak betetzen dituen proiektu bat aurkezten badute.

Eskatzaileak beka eskatzen duen urteko abenduaren 31n 36 urte bete gabeak eduki beharko ditu.

  961 Visitas

EQZE beka

Diru-laguntzak-irudia2

EQZEko (Elias Querejeta Zine Eskola) graduondoko ikastaroetakoaren batean matrikulazio gastuak ordaintzeko beka.

Diru laguntza lerro honen hiru beketako bakoitzari 2.500 euro dagozkio.

Beka hauek eskuratu ahal izango dituzte, oinarri hauetan ezarritako baldintzak bete, eta EQZEn graduondoko ikasketak egin nahi dituzten pertsonek. Bekak zuzentzen zaizkie soil-soilik aztergai izango duten arloan oinarrizko prestakuntza gainditu, eta hala egiaztatzen duten pertsonei, eta arlo horretan profesionalki jarduteko espezializazio eta hobekuntza ikasketak eta ikastaroak egin nahi dituztenei. Aurrekoaz gain, ezinbesteko baldintza izango da Gipuzkoako Lurralde Historikoko udalerri bateko administrazio auzotasuna egiaztatzea bost urtez gutxienez, azken hamar urteetan. Beka hauek eskuratu ahal izango dituzte dirulaguntzaren deialdiaren aurreko urteko abenduaren 31n 16 urte beteak dituzten pertsonek, eta deialdiaren urteko abenduaren 31n 31 urte bete gabeak dituztenek. Adingabeek guraso ahala dutenen baimena beharko dute.

Eskaerak aurkezteko epea 2019ko maiatzaren 31ean bukatuko da.

Informazio gehiago hemen.

  1017 Visitas

Nicanor Zabaleta beka

Diru-laguntzak-irudia2

Nicanor Zabaleta musika beka, interpretari bakarlari gisa aritzeko espezializazio ikasketak egiteko beka da, ondoren aipatzen diren instrumentuetako batean: biolina, biola, biolontxeloa, arpa edo kontrabaxua.

Eskatzaileek honako baldintzak bete behar dituzte:

a) 2019ko abenduaren 31n 26 urte bete gabe izatea. b) Euskal Autonomia Erkidegoko edo Nafarroako Foru Erkidegoko edozein herritan erroldatuta egotea, azken hamar urteotan gutxienez bost urtez. c) Laguntza eskatzen deneko espezializazio ikasketei dagokien Kontserbatorioko goi mailako titulazioaren jabe izatea (biolina, biola, biolontxeloa, harpa edo kontrabaxua). Salbuespen gisa onartu ahal izango da titulazio hori ez duen izangaiaren eskaera, baldin eta bere espedientearen eta curriculumaren bitartez aparteko trebetasuna eta etorkizuna erakusten baditu, epaimahaikoek horiekin bekaren mailara iristen dela irizten badiote.

Eskaerak aurkezteko epea maiatzaren 31ean bukatzen da.

Informazio gehiago hemen.

  957 Visitas

Beka 2019

Diru-laguntzak-irudia2

Arte alorreko ikasketa espezializatuak egiteko bekak eta beken luzapenak. Ikasketa alor hauek sartzen dira:

Musika: interpretazioa, konposizioa eta zuzendaritza.Dantza: klasikoa, garaikidea eta koreografia.Arte dramatikoa: interpretazioa eta zuzendaritza.Ikus-arteak: Alor desberdinetako prestakuntza espezializatua eta erakusketen komisariaketa.Moda diseinuaArkitektura: eraikuntza, hirigintza eta paisajismoa.

Ikasketak 2019-2020 ikasturtean egin beharko dira, 4 hilabeteko gutxienezko iraupenarekin. Beka beste urtebetez luza daiteke, beka eman denekoaren hurrengoan soilik, eta aurretiaz eskaera egin beharko da deialdi orokorraren barruan.

Beka hauek eskatzeko honako baldintzak bete behar dira:

- Gipuzkoako edozein udalerritan azken hamar urteetan gutxienez bost urtetan zehar bizi izatea.

- Gutxienez 16urte beteak izatea  2018ko abenduaren 31rako , eta 2019ko abenduaren 31n 31 urte bete ez izana. Adin txikikoen kasuan, beharrezkoa izango da  adingabeen guraso agintea duten pertsonen baimena.

  1020 Visitas

Beka 2019

argazki2

La maquina 2019 beka lortzeko deialdia irekita dago. Beka lortzen duenak La maquinan dauden ikastaroetatik nahi dituenak hautatu ahal izango ditu 3000€ osatu arte.

18 urtetik gorako edozein pertsonek har dezake parte. Gai librea izango da, exekuzio teknika zein argazki dokumentuen edizioen mugarik gabe. Irudiek lotura bat izan behar dute. Parte hartzeko ezinbestekoa da pdf bat bidaltzea honako datuekin:

Datu pertsonalak.Biografia labur bat.Aurkezten den proiektuaren deskribapena.Proiektua osatzen duten 10 eta 20 argazki bitartean.Egingo lituzkeen ikastaroen zerrenda eta zergatia.

Dokumentuak honako baldintza hauek bete behar ditu:

Dokumentuaren izenak honako formatu hau izan behar du: izena_abizena1_abizena2Dokumentuak ezin izango ditu 10 mega baino gehiago eduki.

Dokumentua honako helbide honetara bidali behar da: Esta dirección de correo electrónico está siendo protegida contra los robots de spam. Necesita tener JavaScript habilitado para poder verlo.

Proiektuak aurkezteko epea maiatzaren 31ean bukatzen da.

  832 Visitas

Nekatoenea

Diru-laguntzak-irudia2

Aurten ere euskal kultur erakundeak, euskal itsasbazterreko IEZIk eta Euskal Idazleen Elkarteak (EIE) beren baliabideak eta gaitasunak bateratzen dituzte gazte literaturaren aldeko idazle egonaldi bat Hendaian antolatzeko.

NON : Nekatoenea – Abbadia Eremua - 64700 Hendaia.

NOIZ : 2019ko udazkenean, hilabete batez.

Artistari emango zaion beka: 1000 €.

Idazleak bere lana egiteko tailer-apartamendu bat izango du eskura Hendaiako Abbadiako natura eremu basbestuan, Nekatoenea deritzon baserrian.

  1508 Visitas