Cargando Imagen de Portada... Arrastra la Imagen de Portada para marcar la nueva posición
1 minuto de lectura (159 palabras)

Beka 2019

Diru-laguntzak-irudia2

Etxepare euskal institutuak Euskal kultura sustatzeko eta hedatzeko jarduera eta proiektu ez profesionalak euskararen eremu geografikotik kanpo burutzeko dirulaguntzak jarri ditu martxan.

Jarduera zein proiektu profesional hauek urtarrilaren 1etik abenduaren 31ra bitartean garatu beharko dira.

Kultur programa, jarduera edo emankizun baterako jaso ahal izango den gehienezko zenbatekoa honakoa izango da:

  • 1.200 km arteko tokietan burutzen diren ekintzetarako: bi mila (2.000) euro.
  • 1.201 eta 5.000 km arteko tokietan burutzen diren ekintzetarako: hiru mila eta bostehun (3.500) euro.
  • 5.000 km-tik haragoko tokietan burutzen diren ekintzetarako: bost mila (5.000) euro.

EEIk diruz laguntzen dituen gastuak:

  • Joan-etorria eta  ikuskizuna jendaurreko egingo den tokiko ostatua.
  • Artisten katxetak eta nominak ez dira diruz lagunduko.
  • Ez da gastu amortizagarririk diruz lagunduko.

Ebazpen honetan oinarrituz emandako diru-laguntzen ordainketa bi zatitan egingo da honako prozedurari jarraituz:

  • % 75 diru-laguntza onartzen den egunetik kontatzen hasi eta hilabeteko epean. 
  • % 25 jarduera amaitu, justifikazioa egin  eta gehienez ere sei hilabeteko epean.

Proiektuak aurkezteko epea ekainaren 10ean bukatzen da.

Informazio gehiago hemen.

Orion kontzertua
Beka 2019
 

comentarios

No hay comentarios por el momento. Se el primero en enviar un comentario.
¿Ya està registrado? Ingresa Aquí
Invitado
Lunes, 20 Mayo 2024