Cargando Imagen de Portada... Arrastra la Imagen de Portada para marcar la nueva posición
1 minuto de lectura (274 palabras)

Beka 2019

Diru-laguntzak-irudia2

Etxepare Euskal Institutuak habian jarri du antzerki birak egiteko diru laguntzak. Antzerki bira izateko gutxienez emanaldi bat egin beharko da urtean ondorengo baldintzetan:

  • Nazioarteko jaialdi edo azoka batean parte hartzea. Gutxienez 3 herrialdetako taldeen presentzia izan behar dute programazioan, eta jaialdi profesionalak izan behar dira.
  • Estatutik kanpo arte eszenikoen alorrean programazio egonkorra duten antzokietan aritzea: Antzokiak gutxienez 150 eserleku izan beharko ditu, edo bestela, prestigio handikoa izan beharko du.
  • Eusko Jaurlaritzak zuzenki edo zeharka babestutako honako erakustaldi-plataforma hauetako batean parte hartu izanaren ondorioz sortutako emanaldia izatea (agiri bidez egiaztatu beharko da): Leioako Umore Azoka, Donostiako DFERIA, Tolosako Nazioarteko Txontxongilo Jaialdia, Tarregako Antzerki Azokako Euskal Teatroa espazioa, edo Valladolideko Antzerki eta Kale Artearen Nazioarteko Jaialdia.

    Antzerki-denboraldia:

    Antzoki berean gutxienez 7 emanaldi egitea jarraian. Antzokiak gutxienez 150 eserleku izan beharko ditu.

Ondokoetarako ez da dirulaguntzarik emango:

  • Izaera amateurra duten erakustaldi edo jaialdietarako.
  • Herriko festetako programetan sarturiko emanaldi eta berbenetarako.
  • Kalean kontraturik gabe eta antzeko egoeretan egiten diren emanaldietarako.
  • Eskola emanaldietarako.

Diruz laguntzen diren gastuak:

  • Dagokion jaialdi edo jardueran parte hartzekoak: joan-etorria, ikuskizuna jendaurreko egingo den tokiko muntaia-gastuak, eszenografia edo materialaren garraioa, ostatua eta dietak.
  • Artisten katxetak eta nominak ez dira diruz lagunduko.
  • Gastu amortizagarririk ez da onartuko.

Distantziaren arabera, honakoa izango da antzerki-bira bakoitzeko jaso ahal izango den gehienezko zenbatekoa: 

  • 5.000 km-ra arteko tokietarako: sei mila eta bostehun (6.500) euro.
  • 5.000 km-tik haragoko tokietarako: hamabi mila eta bostehun (12.500) euro. 

Ebazpen honetan oinarrituz emandako dirulaguntzen ordainketa bi zatitan egingo da honako prozedurari jarraituz:

  • % 75 dirulaguntza onartzen den egunetik kontatzen hasi eta hilabeteko epean. 
  • % 25 jarduera amaitu, justifikazioa egin  eta gehienez ere sei hilabeteko epean.

Epea ekainaren 10ean bukatzen da.

Informazio gehiago hemen.

Beka 2019
Diru laguntzak
 

comentarios

No hay comentarios por el momento. Se el primero en enviar un comentario.
¿Ya està registrado? Ingresa Aquí
Invitado
Lunes, 20 Mayo 2024