Cargando Imagen de Portada... Arrastra la Imagen de Portada para marcar la nueva posición
1 minuto de lectura (249 palabras)

EACEA 2019

Diru-laguntzak-irudia2

Parte hartu ahal izango dute Cultura subprograman parte hartzen duten edozein herrialdetako editore edo editorialek, pertsona juridikoa izan dutenek eta sektore editorialean aktibo egon direnek gutxienez bi urte eskaerak aurkezteko epemugan.

Diruz lagundu daitezke honako baldintza hauek betetzen dituzten proiektuak:

  • Gehienez ere 2 urteko proiektua izango da.
  • Proiektua gehienez ere 100.000€koa izango da eta ezin izango du diruz lagundutakoaren %50a baino gehiago izan.
  • Hiru eta hamar bitarteko fikziozko obren itzulpena eta sustapena oinarritzat dituen proiektua, diruz lagundu daitekeen hizkuntza batetik bestera.
  • Itzulitako lanen itzulpen, edizio, banaketa eta sustapenean oinarritutako estrategia izatea.
  • Itzuli eta sustako diren idazlanak literatura aldetik balio handia dutenak izango dira bere generoa edozein dela ere: eleberriak, ipuinak, poesia, komikiak eta haurrentzako fikzioa.
  • Fikziozkoak ez diren obrak ez dira onartuko, autobiografiak edo biografiak esate baterako, fikziozko elementurik ez duten entseguak; turismo gidak; giza zientzien liburuak (historia, filosofia, ekonomia, etab.) eta beste zientzia batzuekin lotutako lanak (fisika, matematika, etab.).
  • Idazlanak aurrez argitaratuak egon behar dute.
  • Idazlanek programan parte hartzen duten herrialdeko idazle batek edota bertan bizi den idazle batek idatzia egon behar du, latinezko edo antzinako grekoko idazlanak izan ezik. 
  • Idazlanak ezingo dira itzuliko diren hizkuntzara aurrez itzulita egon baldin eta balioztatutako premiei erantzuten dion itzulpen berri bat izan ezean. Edonola ere, hautagaiek irakurle berriengan aurreikusten duten eragina azaldu beharko dute eta  hizkuntzaren itzulpen berri baten beharra frogatzen duen azalpen sendo bat eman.

Eskaera bakoitzeko gehienezko diru laguntza 100.000€koa izango da edo diruz lagundu daitekeen gastu guztien %50a.

Proiektuak aurkezteko epea ekainaren 4an amaitzen da.

Informazio gehiago hemen.

BIME PRO 2019
Labore bekak
 

comentarios

No hay comentarios por el momento. Se el primero en enviar un comentario.
¿Ya està registrado? Ingresa Aquí
Invitado
Lunes, 20 Mayo 2024