Cargando Imagen de Portada... Arrastra la Imagen de Portada para marcar la nueva posición
1 minuto de lectura (185 palabras)

Labore bekak

Diru-laguntzak-irudia2

Gipuzkoako museoetan site especific izaerako proiektuak sortu eta garatzeko artistei zuzendutako bekak. Honek esan nahi du obra artistikoak museo baterako bereziki diseinatua izan beharko duela, museoarekin harreman bakana sortuz, haren bilduma, eraikina, publikoa, ingurua edo gizarte testuinguruarekin elkarrizketa bat  edo beraien  berrinterpretazio bat proposatu beharko duela.

Proiektu artistikoek hiru hilabeteko iraupena izango dute, eta deialdiaren urteko iraila eta hurrengo urteko ekaina bitartean burutuko dira; museoan egonaldiarekin edo ez izan daitezke, eta lanak bukaturikoan emaitzak publikoki azalduko dira.

Emango den beken kopurua eta horien zenbatekoa honako hauek izango dira:  4 beka, bakoitza gehienez 7.500 eurokoa.

Beka eta laguntza hauek, oinarrietan adierazitako alor edo eremuetako batean diharduten pertsonek lor ditzakete, baldin eta oinarri hauek zehazten dituzten baldintzak betetzen dituen proiektu bat aurkezten badute.

Eskatzaileak beka eskatzen duen urteko abenduaren 31n 36 urte bete gabeak eduki beharko ditu.

Baldintzak:

- Nahitaezkoa izango da proiektua garatuko den museoaren onarpen gutun bat aurkeztea.

- Eskatzaileak nahitaez egiaztatu beharko du azken hamar urteotan gutxienez bost urtez Gipuzkoako Lurralde Historikoko edozein herritako auzotarra izan dela administratiboki.

Sorkuntza beka hauek ezingo dira luzatu.

Eskaerak aurkezteko epea maiatzaren 31ean bukatzen da.

Informazio gehiago hemen.

EACEA 2019
EQZE beka
 

comentarios

No hay comentarios por el momento. Se el primero en enviar un comentario.
¿Ya està registrado? Ingresa Aquí
Invitado
Lunes, 20 Mayo 2024