Cargando Imagen de Portada... Arrastra la Imagen de Portada para marcar la nueva posición
1 minuto de lectura (136 palabras)

EQZE beka

Diru-laguntzak-irudia2

EQZEko (Elias Querejeta Zine Eskola) graduondoko ikastaroetakoaren batean matrikulazio gastuak ordaintzeko beka.

Diru laguntza lerro honen hiru beketako bakoitzari 2.500 euro dagozkio.

Beka hauek eskuratu ahal izango dituzte, oinarri hauetan ezarritako baldintzak bete, eta EQZEn graduondoko ikasketak egin nahi dituzten pertsonek.
Bekak zuzentzen zaizkie soil-soilik aztergai izango duten arloan oinarrizko prestakuntza gainditu, eta hala egiaztatzen duten pertsonei, eta arlo horretan profesionalki jarduteko espezializazio eta hobekuntza ikasketak eta ikastaroak egin nahi dituztenei.
Aurrekoaz gain, ezinbesteko baldintza izango da Gipuzkoako Lurralde Historikoko udalerri bateko administrazio auzotasuna egiaztatzea bost urtez gutxienez, azken hamar urteetan.
Beka hauek eskuratu ahal izango dituzte dirulaguntzaren deialdiaren aurreko urteko abenduaren 31n 16 urte beteak dituzten pertsonek, eta deialdiaren urteko abenduaren 31n 31 urte bete gabeak dituztenek. Adingabeek guraso ahala dutenen baimena beharko dute.

Eskaerak aurkezteko epea 2019ko maiatzaren 31ean bukatuko da.

Informazio gehiago hemen.

Labore bekak
Nicanor Zabaleta beka
 

comentarios

No hay comentarios por el momento. Se el primero en enviar un comentario.
¿Ya està registrado? Ingresa Aquí
Invitado
Lunes, 20 Mayo 2024