Cargando Imagen de Portada... Arrastra la Imagen de Portada para marcar la nueva posición
1 minuto de lectura (119 palabras)

Nicanor Zabaleta beka

Diru-laguntzak-irudia2

Nicanor Zabaleta musika beka, interpretari bakarlari gisa aritzeko espezializazio ikasketak egiteko beka da, ondoren aipatzen diren instrumentuetako batean: biolina, biola, biolontxeloa, arpa edo kontrabaxua.

Eskatzaileek honako baldintzak bete behar dituzte:

a) 2019ko abenduaren 31n 26 urte bete gabe izatea.
b) Euskal Autonomia Erkidegoko edo Nafarroako Foru Erkidegoko edozein herritan erroldatuta egotea, azken hamar urteotan gutxienez bost urtez.
c) Laguntza eskatzen deneko espezializazio ikasketei dagokien Kontserbatorioko goi mailako titulazioaren jabe izatea (biolina, biola, biolontxeloa, harpa edo kontrabaxua). Salbuespen gisa onartu ahal izango da titulazio hori ez duen izangaiaren eskaera, baldin eta bere espedientearen eta curriculumaren bitartez aparteko trebetasuna eta etorkizuna erakusten baditu, epaimahaikoek horiekin bekaren mailara iristen dela irizten badiote.

Eskaerak aurkezteko epea maiatzaren 31ean bukatzen da.

Informazio gehiago hemen.

EQZE beka
Beka 2019
 

comentarios

No hay comentarios por el momento. Se el primero en enviar un comentario.
¿Ya està registrado? Ingresa Aquí
Invitado
Lunes, 20 Mayo 2024