Cargando Imagen de Portada... Arrastra la Imagen de Portada para marcar la nueva posición
1 minuto de lectura (131 palabras)

Beka 2019

Diru-laguntzak-irudia2

Arte alorreko ikasketa espezializatuak egiteko bekak eta beken luzapenak. Ikasketa alor hauek sartzen dira:

  • Musika: interpretazioa, konposizioa eta zuzendaritza.
  • Dantza: klasikoa, garaikidea eta koreografia.
  • Arte dramatikoa: interpretazioa eta zuzendaritza.
  • Ikus-arteak: Alor desberdinetako prestakuntza espezializatua eta erakusketen komisariaketa.
  • Moda diseinua
  • Arkitektura: eraikuntza, hirigintza eta paisajismoa.

Ikasketak 2019-2020 ikasturtean egin beharko dira, 4 hilabeteko gutxienezko iraupenarekin.
Beka beste urtebetez luza daiteke, beka eman denekoaren hurrengoan soilik, eta aurretiaz eskaera egin beharko da deialdi orokorraren barruan.

Beka hauek eskatzeko honako baldintzak bete behar dira:

- Gipuzkoako edozein udalerritan azken hamar urteetan gutxienez bost urtetan zehar bizi izatea.

- Gutxienez 16urte beteak izatea  2018ko abenduaren 31rako , eta 2019ko abenduaren 31n 31 urte bete ez izana. Adin txikikoen kasuan, beharrezkoa izango da  adingabeen guraso agintea duten pertsonen baimena.

Eskaerak aurkezteko epea maiatzaren 31ean bukatzen da.

Ikusi informazio gehiago hemen.

Nicanor Zabaleta beka
Beka 2019
 

comentarios

No hay comentarios por el momento. Se el primero en enviar un comentario.
¿Ya està registrado? Ingresa Aquí
Invitado
Lunes, 20 Mayo 2024