Cargando Imagen de Portada... Arrastra la Imagen de Portada para marcar la nueva posición
1 minuto de lectura (251 palabras)

Urbanbatfest 2019

urbanbat

Urbanbatfesteko 8. edizioak hirien eta zaintzaren baitan hausnartzea proposatzen du. Arkitekturak eta diseinu urbanoak baldintzatzen duten hainbat jarduerez osaturiko zaintzak: atsedenaren asetasuna, osasunaren babesa, intimitatearen zaintza, plazerraren lorpena, higienearen jarduera, jokuak, afektua...Hauek eta beste praktika batzuek hiriak osatzen dituzten bi egituren arteko bateratasuna uztartzen dute non hiriak etxe bezala jarduten duen eta etxeak hiri bezala.

Testuinguru honetan jaialdiak diziplina eta praktika ezberdinetako jarduera artistiko ezberdinak antolatzeko xedea duen programazioan parte hartzeko deialdia irekitzen du.

Edozein diziplinatako artista eta sortzaileei eskeintzen die proposamen hau bai indibidualki nahiz taldeka, beti ere jaialdi honekin zerikusia duten gaia jorratzen badute: hiriak eta zaintzak. Parte hartzaile bakoitzak nahi adina proposamen aurkeztu ahal izango ditu.

Honako puntu hauek hartuko dira kontuan proposamenak aztertzerakoan:

  • Proposamenaren egokitasuna jaialdi honen gaiarekiko: hiriak eta zaintzak.
  • Diziplinartekotasuna.
  • Proposamenak arkitektura eta hirigintzarekiko duen lotura.
  • Proposamenaren originaltasuna eta berrikuntza.
  • Aurkeztutako proposamenaren egokitasuna eta aurrekontuaren zenbatekoa.

Proposamenak inprimaki bidez aurkeztu beharko dira ekainaren 16a baino lehen.

Erakundeak gehienez ere 1000€ + IVA emango ditu jarduera bakoitzeko (desplazamendu, ostatu zein dieta gastuak barne).

Urbanbatek bere komunikabideetan argitaratu ahal izango ditu aurkeztutako lanak bai paperean bai formatu digitalean. Erakundeak proposamenak bertako, nazioko edo nazioarteko komunikabideetan  hedatzeko ahal duen guztia egingo du.

Egileek eta egilekideek aurkeztutako lanen jabetza intelektuala kontserbatuko dute. Deialdi honetako partehartzaile guztiek Urdanbati ematen diote lanak erakutsi eta argitaratzeko eskubidea, nahiz eta egileek bere kasa erakutsi eta argitaratzeko aukera izan.

Aukeratutako proposamenak lanak aurkezteko epea bukatu eta 30 egun geroago jakinaraziko dira.

Jarduera Urria eta Azaroa bitartean egingo da.

Informazio gehiago hemen.

 

 

 

Mikro egoitza artistikoak
Rita antzezlana
 

comentarios

No hay comentarios por el momento. Se el primero en enviar un comentario.
¿Ya està registrado? Ingresa Aquí
Invitado
Lunes, 20 Mayo 2024