Cargando Imagen de Portada... Arrastra la Imagen de Portada para marcar la nueva posición
1 minuto de lectura (106 palabras)

Rita antzezlana

rita2

Bihar Txalo produkzioen eskutik Rita izeneko antzerki emanaldia egongo da ikusgai Modelo aretoan. Antzezlan honetan, Unibertsitateko heziketa-eredu eta konbentzio guztiak hausten dituen irakasle mozkorti eta anarkiko bat ageri da (Joseba Apaolaza). Irakaskuntzarako dituen arau eta pauta guztiak hankaz gora joango zaizkio, herri txiki bateko neska bat (Aitziber Garmendia) bere klaseetara apuntatzen denean. Ritak bere bizitza goitik behera aldatu nahi du ikasketen bitartez; irakasleak, ordea, arrastoan sartu nahi du ikaslea.

Antzezlan honetan heziketa libreak duen garrantzia goraipatzen da eta norberak bere bizitzan zehar izandako esperientzia eta irizpideak irakaskuntza prozesuan duten eragina.

Emanaldi honen iraupena 80 minutukoa da eta hizkuntza euskara. Sarrerak 8€tan daude salgai Sanz Enean.

 

Urbanbatfest 2019
Rock kontzertua Zumaian
 

comentarios

No hay comentarios por el momento. Se el primero en enviar un comentario.
¿Ya està registrado? Ingresa Aquí
Invitado
Lunes, 20 Mayo 2024