Cargando Imagen de Portada... Arrastra la Imagen de Portada para marcar la nueva posición
1 minuto de lectura (142 palabras)

Rita antzezlana

rita2

Rita antzezlana izango da ekainaren 14an Orioko kultur etxean.

Willy Russell idazle britaniarrak idatzitako 'Educating Rita' antzezlanaren itzulpena eta egokitzapena da obra hau. 1980an taularatu zen aurreneko aldiz Londresen eta 1983an, berriz, zinemara eraman zuten izenburu berarekin, Michael Caine (Frank) eta Julie Walters (Rita) aktore nagusi zirela.

Antzezlan honetan Frank irakaslea eta Rita ikaslearen artean sortzen den harremana azaleratzen da. Rita ile apaintzailea da eta bere bizitza aldatu nahi du ikasketen bidez. Frank etsiak jota dagoen unibertsitateko literatura-irakaslea da.

Antzezlan honetan, heziketa libreak duen garrantzia goraipatzen da eta norberak bere bizitzan zehar
izandako esperientzia eta irizpideak irakaskuntza prozesuan duten eragina. Azkenean, irakasle/ikasle hartu-eman horren ondorioz, bata zein bestea nola aldatu eta askatzen diren agerian geratuko da.

Emanaldia 22:00etan hasiko da eta sarrerak 5€ balio du.Kultur etxeko aforoa mugatua denez 100 txartel jarriko dira salgai. Datorren astelehenetik aurrera egongo dira salgai Kultur etxean.

 

Dantza filma
Mikro egoitza artistikoak
 

comentarios

No hay comentarios por el momento. Se el primero en enviar un comentario.
¿Ya està registrado? Ingresa Aquí
Invitado
Lunes, 20 Mayo 2024