Piratas de verano

Piratas de verano
Han llegado a la tienda creados con muchos pinchazos de amor y un trozo grande grande de ilusión los piratas mas achuchables para peques y no tan peques. Hemos querido crear este muñeco pensando más en chicos y chicas y son personalizables con alguna frase o nombre bordados en su cuerpecito.
  1109 Visitas

Pirata Garrapata antzezlana

pirata-garrapata

Uztailaren 20an Pirata Garrapata antzezlanaren emanaldia izango da Patata Tropikalaren eskutik arratsaldeko 18:00etan Torreberrin.

Pirata Garrapatak hainbat abentura bizi izan ditu mundu osoan zehar: Indian txirula magikoa aurkitu zuen, Australian poltsa berezi bat eta Errusian edalontzi gainean dantza egiten ikasi zuen. Baina abenturarik ederrena itsaso azpian bizi izan zuen eta gaur egun berezia denez, era berezi batean kontatuko dugu...

Ozeanoan murgilduko gara! Han hainbat lagun ezagutuko ditugu: zilar koloreko bisigua, Pulpi izeneko olagarroa, edo Placton jostalariak. Zilar koloreko bisiguak ozeanoari eragiten dion arazo batez jakinaraziko digu... ¿Lortuko al du Pirata Garrapatak arazoa konpontzea?

Patata Tropikalak kutsadurak itsasoan duen eraginari buruz gogoeta egitera bongidatzen gaitu bertako animaliekin batera bizitako abentura honekin. 

Argazkia: Judith Poves

  1857 Visitas

Babo Royal antzezlana

babo-royal

Zumaian uztailaren 14an Ganso & cia antzerki taldearen eskutik Babo Royal antzezlana antolatu dute. 19:00 etan izango da emanaldia Odietan.

50 m2-ko inperio bat, errege ero bat eta trobadore berezi bat. Xelebrekeria nagusi den lurralde txiki bat. Tronpetak joka ari dira, banderatxoak airean... Has dadila ospakizuna! Denok gaude gonbidatuta parte hartzera, sinbolikoki zein fisikoki, oturuntzan, eskaintzan, dantzaldian eta errege-desfilean. Erregeak zer nahi, huraxe egingo da fantasia. Hierarkiak iraultzen diren jolas bat da Babo Royal; horretan, aurreikus daitekeenak harrituko gaitu, eta debekatuta daude zentzutasuna eta normaltasuna.

Informazio gehiago hemen.

 

 

  1567 Visitas

Benditas antzezlana

benditas

Uztailaren 7an Benditas antzezlana antolatu du Zumaiako udalak El mono Habitado antzerki taldearekin. Emanaldia 19:30etan izango da Forondan.

Bi artzain artaldearekin daude mendian eta Andra Mariaren agerraldi bat bizi -edo behintzat hori uste- dute. Bi emakume eta distira bat. Kexetan, baina baita ulermena eta adiskidetasunean ere murgilduko den gizakiaren eta jainkoaren arteko hizketa bat. Arkakuso eta mirarien arteko delirio bat. Ahaztuko ez duzun antzezlan txiki bat, Begoña Martín Treviño eta Carmen San Estebanekin.

Ikusi informazio gehiago hemen.

 

Argazkia: Makondo

  1777 Visitas

Iñigo Manterola

aurpegi_txiki

Gaur arratsaldeko 19:00etan Errotaberri indultrialdean, Zarauzko artista Iñigo Manterolaren estudio berria inauguratuko da. Bilboko arte ederretan egin zituen ikasketak eta gaztea zenetik motibo marinelak pintatzeagatik izan zuen arrakasta, bere txikitako paisaia. Oleoan dago espezializatua eta ezagunak dira margotzen dituen baxurako arrantza-ontziak.

Iñigok bere lana mundu osora zabaldu du, nazioartean Japon, Ameriketako estatu Batuak, Frantzia, Mexico, Arabiar Errimeri Batuak eta baita gertuagoko beste hainbat lekutan ere, Donostia edo Hondarribia esaterako. Estudio honen irekierarekin bi gune ditu Euskal Herrian bere artea hedatzeko, Donostiako Zaragoza plazan duen galeriarekin batera. 

Azken urte hauetan eskultura lanetan ibili da eta hainbat material landu ditu: altzairua, burdina, erretxina... Manterola artistaren ezaugarri nagusietako bat artea lantzeko modu ezberdinen etengabeko bilaketa da, bere ibilbide artistikoaren etengabeko bilakaera.

 

  1193 Visitas

Raitx kontzertuan

rait_20190620-092042_1

Larunbat honetan Kutxa Kultur Musikaren laguntzarekin Raitx talde Donostiarraren kontzertua izango da Cristobal Balenciaga museoan arratsaldeko seietan. Artista honek olerki musikalak abesten ditu rap, reggae eta doinu flamenkoez lagunduz. Sarrera doakoa da.

Rakel beti soinujole izanda, bere ibibilde musikala 2017. urtean hasi zuen gitarrarekin jotako akordeekin berak idatzitako poema bildumei forma ematen. Lehen kontzertua Bakarrik Hobeto fest jaialdian eman zuen eta Musikagela proiektuaren laguntzaz hainbat kontzertu eskaini ditu. Koba musika taldera elkartu zen bere esperientzia eta musika maitasuna handitzeko asmoz. 

Raitx-ek orain arte egun bateko abestiak ondu ditu, in situ eginak, une berean eta atzerapen gehiagorik gabe. Orain, Raitx-ek talentu hau landu nahi du eta musika-eskaintza zintzo bihurtu, letra ahaltsu eta konpasa galdutako erritmoekin, soinu sintetiko eta berezkoekin, kantautore-musikak guk orain arte entzun gabeko forma har dezan.

 

 

  1345 Visitas

Zuloaga erakusketa

Ignacio-zuloaga

Zumaiako udalak Bilboko Arte Ederren museoan ikusgai dagoen Zuloaga erakusketa ikustera joateko autobusa antolatu du. Erakusketarako sarrera, bertan egingo den bisita gidatua eta autobus zerbitzua doan izango dira. Irteera uzatailaren 8an izango da eta autobusa 16:00etan abiatuko da Txomin Agirre kaiako autobus geltokitik. 40 pertsonentzako lekua dago eta izen emateko hiru bide daude: alondegia kultur etxera joanda, 09:30etatik 13:30etara, 943 86 10 56 telefonora deituta edo Esta dirección de correo electrónico está siendo protegida contra los robots de spam. Necesita tener JavaScript habilitado para poder verlo. helbidera idatzita. Bakoitzak gehienez bi izen eman ditzake.

Zuloaga 1845–1945 erakusketan 95 obra biltzen dira, 15 esparrutan egituratuta; hala, margolariaren ibilbide osoari buruz antolatu den lehenengo atzera begirako erakusketa handia da. Bilduma hiru aldi biografiko handitan banatuta dago eta, erakusketari hasiera emateko, Zuloagak, 1890eko hamarkadan, Parisen margotutako gaztaroko obra multzo oparo eta ia ezezaguna ikus daiteke.

Hiru talde sortuko dira erakusketa ikusteko. Bi gaztelaniaz eta bat euskaraz. Euskarazko azalpena emango duen gida Ismael Manterola izango da, Artearen Historian Doktorea. Gaztelerazko gidak berriz, Margarita Ruyra de Andrade eta Ignacio Suárez-Zuloaga Gáldiz izango dira, Zuloaga fundazioaren sortzaileak.

 

Baleike

  1303 Visitas

Dantza tailerra zumaian

tango

Astindu dantza taldeak adin eta maila guztietarako tango argentinarreko tailerrak antolatu ditu.

Ekainaren 30erako antolatu dute saioa 17:30etatik 19:30etara arte Eusebio Gurrutxaga plazan. Bertan izango dira irakasle David Govillard eta Elena Alzuri. Bikote honek betidanik izan du dantza pasio eta gaur egun  Estudio de Pilates Triunfo 3 izeneko eskola dute. Espainiako dantza lehiaketetara ere aurkeztu dira eta hainbat sari irabazi dituzte.

Elena Alzuri txikitatik hasi zuen dantzarako ibilbidea Donostiako kontserbatorioan eta hamalau urte zituela Eusko Jaurlaritzak emandako bekarekin Victor Ullate dantza konpainiara joan zen ikasketak burutzera. Han dantza klasikoko ikuskizun baterako kontratatua izan zen. Ondoren, bizitza aldatzea erabaki zuen eta ikusentzunezko ikasketak burutu zituen. Donostiako zinema jaialdian aritu zen lanean baina bere pasioak bultzatuta dantza klasikoko irakasle gisa aritu zen. Gaur egun, Triunfo 3n lan egiteaz gain Davidi laguntzen dio bere ama eta alabak sortutako enpresan ikastaroak ematen.

David berriz Bilboko familia kirolari batetik dator. Bere amarengandik datorkio balleterako zaletasuna, 1982an gimnasia eta dantza ikastaroak eskaintzen zituenean. Momentu horretan izan zuen lehen lotura Tangoarekin eta bertan hasi zen harekiko zaletasuna. Gaur egun Triunfo 3n gerente bezala lan egiteaz gain bere ama Carmen Garmendia eta bere arreba Maria Govillardek duten dantza eskolan Tango ikastaroak ematen ditu.

Argazkia: Paco sanz

  1422 Visitas

XXXV. BASARRI BERTSOPAPER SARIA

bertsopapera

Zarauzko udalak "euskara suspertu eta bertsogintzari lagundu nahian" XXXV. Basarri bertsopaper saria antolatu du.

Lanek gutxienez 8 bertsotako luzapena izango dute eta gai librekoak izango dira. Ordenagailuz edo idazkmakinaz idatzita egon behar dute eta bertso batetik bestera bi lerro zuri utzi beharko dira. Ezinbestekoa da aurkeztutako lanak originalak, argitaragabeak eta beste inolako lehiaketetan saritu gabeak izatea. 

Bi sari hauetako bat irabazteko aukera izango dute:

Lehenengo saria 1500€ eta txapelaBigarren saria 1000€ eta oroigarria.

Uztailaren 31ra arteko epea dute hautagaiek beren lanak aurkezteko. Hautagaiak Sanz Enea Kultur Etxera gerturatu beharko dira, ez baitira posta elektronikoz aurkeztutako lanak onartuko. Saridunen izenak 2019ko irailean emango dira jakitera.

Ikusi oinarriak hemen.

  1471 Visitas

Dantza afrikarren topaketa

barbara-bangoura

Ekainaren 28tik 30era Zingira kanpinean perkusio eta dantza afrikarren 4. topaketa ospatuko da Zingira kanpinean. Kontzertua Barbara Bangoura eta Fanta Camararak eskainiko dute Kawadeni taldekoek antolatuta.

Hau da antolatu duten egitaraua:

Ekainaren 28, ostirala.

16:00-18:00. Djembe

18:30-20:30 Dantza

  1341 Visitas

II ARTISTA LIBURUEN DONOSTIA SARIA

donostia-sari_20190619-065700_1

Arteliburu21 elkartea, Kutxa Kultur, San Telmo museoa eta Koldo Mitxelena Kulturuneak Donostiako Zinemaldiaren laguntzaz  ll Artista liburuen Donostia Saria antolatu du.  

Edozein nazionalitateko pertsona orok aurkez dezake bere lana. 18 urtetik beherakoa izanez gero, pertsona heldu baten laguntzaz aurkez daiteke.

Deialdi honetan hainbat sari banatuko dira:

San Telmo Museoa Lanaren gaia derrigorrezkoa da. Hermanos Lumiere, Marie Curie eta Johannes Gutenberg izenekin osatutako kontakizuna sortu behar da. Sormen hau hitzekin edo hitzik gabe adieraz daiteke. 1500€Koldo Mitxelena Kulturunea saria gai askeko lanari 1200€Kutxa Kultur saria 28 urtetik beherako ikasleei zuzenduta 1000€18 urtetik beherako pertsonei zuzendua 800€Hiru aipamen diploma banatuko ditu zinematografiaren alorra ongien islatzen duten lanen artean eta lau film ikusteko bost bonu.

Aurkeztutako eskatzaileek sari bat baino gehiago irabazteko aukera dute. Sarira aurkeztu diren lan guztien artean egileen baimenarekin San Telmo Museoan erakusketa antolatuko da urriaren 11tik 13ra, V. Artista Liburuari Buruzko Topaketan. Sari-banaketa bertan egingo da urriaren 11n, 18:00etan, San Telmo Museoan.

Lanak irailaren 5a eta 11a bitartean aurkeztu ahal izango dira. Emaitzen erantzuna irailaren 24ean emango da.

  1008 Visitas

Martin Ugalde beka

Diru-laguntzak-irudia2

Martin Ugalde Andoainen jaiotako idazle euskalduna da. Kazetaritzan izan duen ibilbideagatik da ezaguna. Izan ere, El Diario Vascon artikuluak idatzi zituen, Venezuelan igarotako urteetan Elite aldizkariaren ardura hartu zuen eta gero Nosotros eta El Farol aldizkarien zuzendari izendatu zuten. Euskal Herrira itzuli zenean Zeruko Argia aldizkarian eta Deia egunkaria sortzeko lanetan ere ibili zen.

Euskal literaturan ere arlo ezberdinetako lan ugari argitaratu du. Bere lan ospetsuenetako bat Iltzaileak narrazio liburua da.  Argitaratutako beste lan batzuen artean honako hauek daude: Sorgiñaren urrea, Itsasoa ur-bazter luzea da, Ama gaxo dago, Gurpegin aspaldi gertatua, Itzulera baten historia, edo Pedrotxo esaterako.

Martin Ugalde kultur parkeak, Berria Fundazioak, Elkar Fundazioak eta Jakin Fundazioak, Andoaingo Udalaren laguntzarekin, Martin Ugalde Beka deialdia egin dute 2020rako.

Aurten aurkeztuko diren lanek, idatzizko euskarrian nahiz ikus entzunezko euskarrian ondorengo galdera hauei erantzun beharko diete: Euskal hedabideek nola irudikatzen dute Euskal Herria? Lurraldea nola izendatzen da? Izendapen horren azpian zein da eremua? Zein dira mugak.

Idatziz aurkeztutako lanek gutxienez 150 orrialdeko luzeera izan beharko dute eta ikus entzunezko lanek berriz, gutxienez 30 minutuko iraupena.

  1242 Visitas

Diru laguntzak

demonstration-767982_1280

Etxepare Euskal Institutuak zinema eta literaturako modalitateko sortzaile eta eragileek beren lana euskararen geografia eremutik kanpo hedatu dezaten 20.000€ko diru laguntza ematen du.

Diru laguntza hauen bidez nazioarteko zinemaldietan parte hartzean edo literatura alorreko nazioarteko ekitaldietan parte hartzean sortzen diren gastuak ordaindu nahi dira, horien artean: joan etorria, ostatua eta dietak. Lehenengo kasuan, nazioarteko zinemaldia izateko ezinbestekoa izango da gutxienez bost herrialdetako lanak programatzea eta web orria ingelesez izatea. Bigarren kasuan, ekitalditzat hartuko dira liburuen aurkezpena edo ordezkapena, literatura jardunaldiak edo euskal ordezkari lanak. 

Eskatzaile edo proiektu bakoitzeko gehienez 2.000€ emango dira.

Eskaerak aurkezteko epea urriaren 31ean bukatzen da.

Ikusi informazio gehiago hemen.

  1088 Visitas

Diru laguntzak

stand

Euskal artisten lana bultzatzeko nazioarte mailako azoketan parte hartu ahal izateko standak alokatzeko diru laguntzak eskeintzen dituzte Euskal Autonomi Erkidegoko arte galeriek.

Espainia mailan Nazioarteko ARCO azokan parte hartzeko gehienez 16.000€ esleituko dira. Stand bakoitzeko gehienezko diru laguntza 8.000€koa izango da.Espainiatik kanpo antolatzen diren azoketan parte hartzeko gehienez 25.000€ esleituko dira. Ameriketako azoketan parte hartzeko stand bakoitzeko eskeintzen den gehienezko diru laguntza 10.000€koa izango da eta Europa azoketan parte hartzeko gehienezko diru laguntza 8.000€koa:Ameriketan: Art Chicago (Chicago, AEB), Art Basel (Miami, AEB), The Armory Show (New York, AEB), Zona MACO (Mexiko Hiria), SP-Arte (Sao Paulo, Brasil) eta ARTBO (Bogota, Kolonbia). Europan: Art Basel (Basilea, Suitza), FIAC (Paris, Frantzia), Art Cologne (Kolonia, Alemania), ARTISSIMA (Turin, Italia), Frieze Art Fair (Londres, Erresuma Batua), Paris Photo (Paris, Frantzia) eta MIA Milan Image Art Fair (Milan, Italia).Aurreko ataletan agertzen ez diren nazioarteko beste arte azoketan parte hartu ahal izateko, aurreko ataletan aipatutako diru kopuruak agortzen ez badira bakarrik emango dira, gehienez 4000€.

Aurkeztutako erabiltzaile bakoitzak gehienez 24.000€ jasoko ditu.

Eskaerak aurkezteko epea irailaren 2an bukatzen da.

 Ikusi informazio gehiago hemen.

 

  1215 Visitas

Danbolin musika eskolako egitaraua

danbolin-musika-eskola

Danbolin musika eskolako ikasleek aste honetarako egitaraua prestatu dute. Entzunaldiak arratsadean izango dira.

Ekainak 17, astelehena

17:00 Perkusio ikasleen entzunaldia, kultur etxean.

18:00 Txistu ikasleen entzunaldia, kultur etxean.

18:30 Eskusoinu eta flauta ikasleen entzunaldia, kultur etxean.

  1442 Visitas

Estetika transbertsalak/ fikziozko ekosistemak

huarte

Idensitat eta arte garaikideko Huarte zentruak estetika transbertsalak / fikziozko ekosistemak programa abian jartzen du Huarte, Burlada, eta Villaba (Nafarroa) ko  sozialean proiektu bat garatzeko. Programa 2019 eta 2020 bitartean garatuko da.

Aurkeztuko diren lanek landutako gaia landa mundua eta mundu urbanoaren arteko lotura lantzen duten proiektuak izango dira. Beharrezkoa da gaztelania edo euskara menperatzea.

Estetika transbertsaleko lanek hiru ardatz nagusi dituzte: artista edo talde baten parte hartzea egonaldi artistiko baten bidez testuinguruaren sortzaile eta ikerlari gisa, tokiko nodoaren konfigurazioa lurraldeko eragile aktiboaren parte hartzearekin eta heziketarekin lotura duten ezagutza eta ikasketen transferentzia. Hiru ardatz hauek gurutzatu, batu edo paralekikoki batera egon daitezke. Proiektu batean gutxienez hauetako bi ardatzek egon behar dute.  

Tokiko nodoak parte hartzeko interesa duten edo landutako gaiarekin era sozial, artistiko edo ikerketa arloan lotura duten eragile, entitate edo pertsonak izan daitezke. Proiektu artistikoaren garapenaren edo heziketa ekintzaren aurretik sortzen dira eta aldatu edo areagotu daitezke proiektuaren garapenaren arabera. Artista edo taldeak bere baitan proiektu bat aurkeztu behar du eta bere eragileak batu sarera. Horrela, proiektuaren baitan tailerrak, eremu publikoetan hitzaldiak eta emaitzen produkzioak egingo dira.

Egonaldia bost astetakoa izango da 2019ko iraila eta 2020ko martxoa bitartean. Saridunak guztira 2550 € jasoko ditu dieta gastuak eta bidaiatzeko gastuak barne.

  1271 Visitas

Jose Arpa

jose-arpa

Jose Arpa, estatuko pintura sari nazionalerako deialdia ireki da. 18 urtetik gorako edonork har dezake parte. Partaide bakoitzak lan bakar bat aurkeztu dezake, originalak eta aurrez saritu gabeak. Lanek ezingo dute alde bakoitzeko 150 zm baino gehiago neurtu, euskarria barne.

Aurkeztutako lanen artean aukeraketa bat egingo da erakusketa bat antolatzeko 2019ko irailaren 5etik irailaren 16ra arte. Artelanak ezingo dira hartu erakusketaren itxiera arte. Data hau bukatu eta gero 15 eguneko epea izango da artelanak jasotzeko. Aukeratuak izan ez diren lanak edozein momentutan hartu daitezke eta 15 eguneko epea izango dute lanak jasotzeko. Azken bi kasu hauetan jaso ez diren lanak Carmonako udaletxearenak izango dira.

Sari bakarra jasotzeko aukera izango da, 4000€koa. Saritutako lana Carmonako udaletxearena izango da.

Lanak aurkezteko azken eguna uztailaren 22a izango da.

Ikusi oinarriak hemen.

  1064 Visitas

Emilia Valencia

photomuseum-05we_20190613-090908_1

Ekainaren 4tik uztailaren 14ra Emili Valenciaren Gauza Xumeen Xarma erakusketa egongo da ikusgai photomuseumen. Argazki bilduma honetan egileak bere inguruan dauden objetuek bere bizitzan duten garrantzia sustatu nahi du. Adierazi, nola, etxeko toki ezberdinetan kokaturik dauden objetuek kontatzen dituzten istorioak, pizten dituen sentimendu eta oroitzapenekin batera gure izaera osatzen duten.

Ostiral honetarako Photomuseumek Zarauzko Udalak babestutako Aula/gelaren kulturaren difusiorako programaren barruan egile berbera proposatzen du hizlari lanetarako.

Emili Valencia ezaguna da argazkigintza munduarekin duen loturagatik. Izan ere, profesionalki argazkigintzan lanean ibiltzeaz gain bere ezaguerak zabaltzeko irakasle lanetan ere badabil. Fotosentrelíneas, Super Foto Digital, Real Sociedad Fotográfica edo Digital Foto bezalako aldizkarietan argitaratu du bere lana. Horrez gain, erakusketa-komisario gisa eta argazki lehiaketako epaile gisa ere jardun du.

Irakaskuntzari dagokionez, Madrilgo Complutense eta Francisco de Vitoria unibertsitateetan argazkigintza eta irudia jakintzagaien ikastaroak ematen ditu.  Ospetsua da hasiberri nahiz eskarmentu handiko ikasleentzat eskeintzen dituen mintegiengatik. Horien artean bodegoi, erretratu, paisai, autoerretratu, antzinako teknikei edo argazki moldaketei buruzkoak.

Beren lana ezagutu nahi baduzue bere bloga bisitatu dezakezue.

  1366 Visitas

Gabriel Celaya

gabriel-celaya

Kultura, turismo, gazteria eta kirol departamentuak arte eta kulturaren alor desberdinak zaintzeko, zabaltzeko eta aberasteko helburuarekin Gabriel Celaya Nazioarteko IV. Poesia Saria 2019 antolatu du.

Deialdi honetan parte hartu ahal izango dute edozein leku eta nazionalitateko idazleek beti ere aurreko edizioetan ez badira sarituak izan. Lan bat baino gehiago aurkeztu dezakete.

Lanek honako baldintza hauek bete beharko dituzte:

Gazteleraz idatziak izan beharko dute.Originalak eta argitaratu gabeak izan beharko dute. Hala ere, aldizkarietan, antologietan edo sarean %10 baino gutxiago argiratua duten lanak onartuak izango dira. Luzeera 500 lerrotakoa izango da gutxienez.Egitura eta gaia libreak izango dira.Beste hizkuntza batetik itzulitako lanak ez dira onartuak izango.

Saridunak 10.000€ eta Leopoldo Ferran eskultorearen garaikurra jasoko ditu. Horrez gain, bere lana espezializatutako argitaletxe ospetsu batean argitaratua izango da eta bere obraren 100 ale jasoko ditu.

Deialdiaren emaitza 2019ko abenduan jakinaraziko da.

  1154 Visitas

ZINEBI

zinemaldi_20190613-064921_1

Bilboko udaletxeak, Bilboko Foru Aldundiak eta Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza sailak,  Kultur, Hezkuntza eta Kirol Ministerioarekin batera Bilboko laburmetrai eta zine dokumentalaren nazioarteko 61. jaialdia ospatzen du.

Jaialdian parte hartzeko honako baldintza hauek bete behar dira:

2018ko urtarrilaren 1etik aurrera egin diren film laburrak.Hiru kategoria hauetakoren batekoa izan behar du: fikzioa, dokumentala eta animazioa.Gehienez 30 minutuko iraupena izango dute.

Izen emateak plataforma honen bidez egingo dira www.festhome.com.

Aurkeztutako lanek honako sari hauek irabazteko aukera izango dute:

Jaialdiko sari nagusia 7.000€.Euskal zinemaren sari nagusia 6.000€.Espainiako zinemaren sari nagusia 6.000€.Mikeldia fikziozko film laburra 5.000€.Mikeldia dokumental film laburra 5.000€.Mikeldia animaziozko film laburra 5.000€.

Lanak aurkezteko epea uztailaren 15ean bukatuko da.

  1278 Visitas