Cargando Imagen de Portada... Arrastra la Imagen de Portada para marcar la nueva posición
1 minuto de lectura (223 palabras)

Martin Ugalde beka

Diru-laguntzak-irudia2

Martin Ugalde Andoainen jaiotako idazle euskalduna da. Kazetaritzan izan duen ibilbideagatik da ezaguna. Izan ere, El Diario Vascon artikuluak idatzi zituen, Venezuelan igarotako urteetan Elite aldizkariaren ardura hartu zuen eta gero Nosotros eta El Farol aldizkarien zuzendari izendatu zuten. Euskal Herrira itzuli zenean Zeruko Argia aldizkarian eta Deia egunkaria sortzeko lanetan ere ibili zen.

Euskal literaturan ere arlo ezberdinetako lan ugari argitaratu du. Bere lan ospetsuenetako bat Iltzaileak narrazio liburua da.  Argitaratutako beste lan batzuen artean honako hauek daude: Sorgiñaren urrea, Itsasoa ur-bazter luzea da, Ama gaxo dago, Gurpegin aspaldi gertatua, Itzulera baten historia, edo Pedrotxo esaterako.

Martin Ugalde kultur parkeak, Berria Fundazioak, Elkar Fundazioak eta Jakin Fundazioak, Andoaingo Udalaren laguntzarekin, Martin Ugalde Beka deialdia egin dute 2020rako.

Aurten aurkeztuko diren lanek, idatzizko euskarrian nahiz ikus entzunezko euskarrian ondorengo galdera hauei erantzun beharko diete: Euskal hedabideek nola irudikatzen dute Euskal Herria? Lurraldea nola izendatzen da? Izendapen horren azpian zein da eremua? Zein dira mugak.

Idatziz aurkeztutako lanek gutxienez 150 orrialdeko luzeera izan beharko dute eta ikus entzunezko lanek berriz, gutxienez 30 minutuko iraupena.

Deialdiaren emaitza 2019ko azaroaren 11ean jakinaraziko da Martin Ugalde kultur parkean.

Bekaren irabazleak 8.000€ jasoko ditu bere lana burutzeko. Kopuru horren erdia izendatua izan bezain laster eta beste erdia lana amaitu eta epaimahaikideek onespena emandakoan jasoko du.

Proiektuak aurkezteko epea irailaren 2an amaitzen da.

Ikusi oinarriak hemen.

 

 

 

II ARTISTA LIBURUEN DONOSTIA SARIA
Diru laguntzak
 

comentarios

No hay comentarios por el momento. Se el primero en enviar un comentario.
¿Ya està registrado? Ingresa Aquí
Invitado
Lunes, 20 Mayo 2024