Cargando Imagen de Portada... Arrastra la Imagen de Portada para marcar la nueva posición
1 minuto de lectura (179 palabras)

II ARTISTA LIBURUEN DONOSTIA SARIA

donostia-sari_20190619-065700_1

Arteliburu21 elkartea, Kutxa Kultur, San Telmo museoa eta Koldo Mitxelena Kulturuneak Donostiako Zinemaldiaren laguntzaz  ll Artista liburuen Donostia Saria antolatu du.  

Edozein nazionalitateko pertsona orok aurkez dezake bere lana. 18 urtetik beherakoa izanez gero, pertsona heldu baten laguntzaz aurkez daiteke.

Deialdi honetan hainbat sari banatuko dira:

  • San Telmo Museoa Lanaren gaia derrigorrezkoa da. Hermanos Lumiere, Marie Curie eta Johannes Gutenberg izenekin osatutako kontakizuna sortu behar da. Sormen hau hitzekin edo hitzik gabe adieraz daiteke. 1500€
  • Koldo Mitxelena Kulturunea saria gai askeko lanari 1200€
  • Kutxa Kultur saria 28 urtetik beherako ikasleei zuzenduta 1000€
  • 18 urtetik beherako pertsonei zuzendua 800€
  • Hiru aipamen diploma banatuko ditu zinematografiaren alorra ongien islatzen duten lanen artean eta lau film ikusteko bost bonu.

Aurkeztutako eskatzaileek sari bat baino gehiago irabazteko aukera dute. Sarira aurkeztu diren lan guztien artean egileen baimenarekin San Telmo Museoan erakusketa antolatuko da urriaren 11tik 13ra, V. Artista Liburuari Buruzko Topaketan. Sari-banaketa bertan egingo da urriaren 11n, 18:00etan, San Telmo Museoan.

Lanak irailaren 5a eta 11a bitartean aurkeztu ahal izango dira. Emaitzen erantzuna irailaren 24ean emango da.

Ikusi oinarriak hemen.

 

 

Dantza afrikarren topaketa
Martin Ugalde beka
 

comentarios

No hay comentarios por el momento. Se el primero en enviar un comentario.
¿Ya està registrado? Ingresa Aquí
Invitado
Lunes, 20 Mayo 2024