Arraio irratiaren urteurrena

Astelehen honetan Arraio Irrati Askeak 13 urte bete ditu. Asteburu honetan urteurrena ospatzeko Zarauzko Putzuzulo Gaztetxean egitaraua osatu dute:

Ostirala, maiatzak 24

20:30. Lou. Dantzan jo ta ke, oinak lehertu nahian dokumentalaren emanaldia.21:30. Afaria (pintxoak).Jarraian, Pig & Kiss taldearen kontzertua.

Larunbata, maiatzak 25

22:30. Natali eta Norman taldeen kontzertuakJarraian, DJ Malitak

 

 

  906 Visitas

Uztaileko tailerrak

sormen

Sormen eskola guneak aurtengo uztailerako ekintza ezberdinak antolatu ditu bai gazte bai helduentzat: sormen tailerrak, marrazketa eta pintura, mugimenduen hezkuntza, manga tailerra... Berekin kontaktuan jar zaitezkete email bidez Esta dirección de correo electrónico está siendo protegida contra los robots de spam. Necesita tener JavaScript habilitado para poder verlo. edo 633 036 146 telefonoan.

 

  1280 Visitas

Diru laguntzak

Diru-laguntzak-irudia2
 

Euskal sortzaileen mugikortasuna sustatzeko diru laguntzen bidez musika birak eta kontzertu bereziak finantzatu nahi dira.

Honakoa hartuko da musika biratzat: euskararen eremu geografikotik kanpo urte osoan, gutxienez 5 kontzertu jotzea 3 hiri desberdinetan.Musika biretako emanaldiak zenbatzean ez dira kontuan hartuko kontzertu berezietako emanaldiak.Honakoa joko da kontzertu berezitzat: euskal musika nazioartean zabaltzearren aparteko interesa izan dezakeen azoka, jaialdi edo gertakizun batean kontzertua ematea 2019an.

Ondokoetarako ez da dirulaguntzarik emango, musika bira nahiz kontzertu berezia izan:

Herriko festetako programetan sarturiko emanaldi eta berbenetarako.Kalean kontraturik gabe eta antzeko egoeretan egiten diren emanaldietarako.

Musika birako jaso ahal izango den gehienezko zenbatekoa honakoa izango da:

Espaniar Estatuko biretarako: bi mila eta bostehun (2.500) euro.5.000 km arteko tokietarako: sei mila eta bostehun (6.500) euro.5.000 km-tik haragoko tokietarako: hamabi mila eta bostehun (12.500) euro.

Kontzertu berezi baterako jaso ahal izango den gehienezko zenbatekoa (materialen garraioa eta tokiko muntaia gastuak barne), honakoa izango da:

1.200 km arteko tokietarako: bi mila (2.000) euro.1.200 eta 5.000 km arteko tokietarako: lau mila (4.000) euro.5.000 km-tik haragoko tokietarako: sei mila (6.000) euro.

Ikusi informazio gehiago hemen.

  944 Visitas

Gu Agustina

gu-dantza_20190523-064955_1

Ereintza dantza taldearen 'Gu Agustina!' ikuskizuna, aurtengo Maiatza Dantzan egitarauan. Pilota, emakumea, bertsolaritza, musika eta dantza biltzen dituen ikuskizunak, emakumezko raketisten ibiliak ekarriko ditu plazara. Ikuskizuna maiatzaren 25ean izango da, datorren larunbatean.

Ereintza Dantza Taldeak Gu Agustina ikuskizuna eskainiko du Odietan, eta euria eginez gero emanaldia Zumaienara lekualdatuko litzateke. Agustina Otaola raketistaren inguruko ikuskizuna da. 

Dantzariak: Ereintza Dantza TaldeaBertsoak: Maddalen ArzallusKoreografia: Jon Maya
  1167 Visitas

Umeentzat antzerki udalekuak

Sorkide-irudia-Didau-handia

Didau Teatro Faktoriak aurtengo udararako txikientzat antzerki tailerra, kantua, dantza, antzerkia, eskulanak eta txangoak antolatu ditu.

Ekainaren 24tik uztailaren 19ra arte, 10:00etatik 13:00tara. Aste 1 125€2 aste 230€3 aste 300€4 aste 360€Plazak mugatuak dira. Informazio gehiago Esta dirección de correo electrónico está siendo protegida contra los robots de spam. Necesita tener JavaScript habilitado para poder verlo. edo 675402455.

 

  1193 Visitas

Diru laguntzak

Diru-laguntzak-irudia2

Ondorengo diru laguntzak jatorriz euskaraz idatzi eta argitaratutako literatura obrak edozein hizkuntzara itzultzeko edo Euskal Autonomia Erkidegoan erroldatutako idazleek jatorriz gaztelaniaz idatzi eta argitaratutako literatura-obrak euskara ez den beste edozein hizkuntzara itzultzeko prozedura finkatzeko dira.

Diru laguntzen onuradunak izango dira bere lanbide edo xedeen artean argitalpen eta itzulpen lanak dituena.

Itzulpen lanak honako irizpide hauen arabera ordainduko dira:

a)Itzulgaiaren zailtasun maila oinarrizkoa denean, 0,012 euro karaktereko, zuriunerik gabe, jatorrizkoan zenbatuta.

b)Itzulgaiaren zailtasun maila apartekoa denean, 0,021 euro karaktereko, zuriunerik gabe, jatorrizkoan zenbatuta.

  1024 Visitas

Donostin kontzertua

salatxo5we_20190522-064850_1

Datorren larunbatean, maiatzaren 25ean, Salatxo, Zarauzko abesbatza, Kantuz, Hernaniko abesbatza eta Aiztondo,Astigarragako abesbatzaren eskutik kontzertua izango da San Bizente Elizan, Donostian 20:30etan.

  873 Visitas

Diru laguntzak

Diru-laguntzak-irudia2

Proiektuen film luzeak ekoizteko laguntzak 2019.

Diru laguntza hauen helburua da 2019rako deialdia egitea lehia bidez, proiektuaren film luzeak ekoizteko. Honako kategorietako batean bildutako proiektuak mugatuko dira: zinematografia, kultura edo gizarte balio berezia eduki behar dute, dokumentalak izan behar dute, zinemagile berriak sartu behar dituzte edo esperimentalak izan behar dute.

Onuradunak ekoizle independenteak izango dira. Ekoizle bat baino gehiagok burututako proiektuen kasuan, hauek, azaroaren 17ko 38/2003 legeko 11.3 artikuluan aipatzen diren elkarteak izango dira.

Deialdi honen zenbatekoa 7.076.600 eurokoa da. Emandako laguntzaren gehienezko zenbatekoa 500.000 euro izango da onuradun proiektu bakoitzeko, baldin eta zenbatekoak orduan aitortuko den kostuaren %40a gainditzen ez badu.

Eskaerak aurkezteko epea 2019ko ekainaren 6an amaituko da 14:00etan.

  920 Visitas

EH SUKARRA ETA FLY SHIT

eh-sukarra

Getariako Gazte Asanbladak beren 11. urteurrena ospatzeko maiatzaren 25erako egitaraua prestatu du. Parrilada egongo da 20:00etan Gaztetxearen atarian doan bertaratzen diren guztienentzat. Kontzertua izango da ondoren 22:30etan EH Sukarra eta Fly Shiterekin. Sarrerak salgai daude Taxco tabernan eta Gaztetxean 5€tan.

  1043 Visitas

Oinarrizko argazkilaritza ikastaroa

argazki4

Aurten ere Zarauzko argazkilari elkarteak oinarrizko argazkilari ikastaroa eskeintzen du maiatzaren 27tik ekainaren 22ra. 20 orduko ikastaroa izango da astelehen eta asteazkenetan 20:00etatik 22:00etara. 35€ izango da bazkideentzat eta 65€ ez bazkideentzat. Izena emateko deitu 667 54 89 39 telefonora.

 

  1119 Visitas

Arrautza gorringo by Ane Azkue - Issuu

https://issuu.com/kotoizkoipuinak/docs/arrautza_gorringo_def
3-5 urte bitarteko haurrei zuzendutako ipuina. Gauzak partekatzearen balioa nabarmentzen da.
  1164 Visitas

Ipuin kontalaria

miriam-mendoza

Gaur arratsaldeko 18:00etan Miriam Mendoza ipuin kontalaria izango da Orion. Saioa kultur etxeko areto nagusian egingo da eta 3 eta 6 urte arteko haurrentzat eta gurasoentzat da.

  1399 Visitas

Txori Txiki Musika eta Dantza Eskola

txori--txiki

Ate irekien asteari hasiera emateko, datorren astea kontzertu pedagogikoak eskaintzen hasiko dute Zumaiako Herri Eskolan (Oikiakoak bertan) eta Zumaiena ikastetxean. Arratsaldetan berriz, Txori Txiki Musika eta Dantza Eskolan ATE IREKIEN jardunaldiak ospatuko dituzte aste osoan zehar. Edozein adineko jendea gonbidatzen dute beraien eskola barrutik ezagutu, eta Musika eta Dantza arloan dituzten zerbitzu guztiak ezagutzera.

2019/20 Ikasturterako MATRIKULAZIO epea maiatzaren 20tik 31 bitartean izango da. Musika Eskolako idazkaritzan astelehenetik ostiralera arratsaldeko 17:30-19:30. Informazio gehiago 943-86-11-83 telefono zenbakian, edo posta elektronikoan Esta dirección de correo electrónico está siendo protegida contra los robots de spam. Necesita tener JavaScript habilitado para poder verlo..

 

  1440 Visitas

Orratzak

Orratzak

Orratz hauek erakargarriak izateaz gain, originalak, funtzionalak eta prezio onekoak dira. Eta gainera...  ✓ Zure enpresako langileei ✓ Lagun artean ✓ komunioan, ezkontzan gonbidatuei ✓ Omenduari  Opari bat edota bana egin nahi badiozu, PERTSONALIZA dezaket

  1134 Visitas

Getxoarte

Diru-laguntzak-irudia2

Praktika eszeniko eta plastiko garaikideen eremuetan sorkuntza artistikoa indartzera bideratutako sarien deialdia ireki du Getxoartek. Ibilbide profesionalaren hasieran dauden artistei zuzenduta dago ekimena. Iaz bezala, hautatutako proiektu guztiak jendaurrean erakutsiko dira abenduan, Romo Kultur Etxean. Eskaerak aurkezteko epea 2019ko ekainaren 4ra arte egongo da zabalik, eta deialdiaren oinarri guztiak honako helbide honetan ikus daitezke: www.getxo.eus/getxoarte.

Erakusketa Programako sariak praktika artistiko garaikideari (pintura, eskultura, soinu artea, bideoa, instalazioak, zeramika, grabatua...) lotutako banakako nahiz taldeko proiektuetarako daude zabalik, bai eta ikerketa praktikoko prozesuetarako ere. Guztira, zortzi proposamen aukeratuko dira, eta horietako bakoitzak 700 euroko saria jasoko du.

Programa Eszenikoaren sariei dagokienez, metodologia esperimentalak edo forma mistoak esplora ditzaketen proiektu garaikide eszeniko-performatiboak izango dituzte xedetzat. Bost proposamen hautatuko dituzte, hainbat diziplina lan ditzaketenak: dantza, musika esperimentala, performancea, antzerkia, poesia, folkloreari buruzko ikerketa praktikoa eta abar. Sari bakoitza 1.000 eurokoa izango da. Erakusketa programa bezala, banaka nahiz taldeka aurkez daitezke lanak.

  1074 Visitas

Ipuin kontalaria

ipuin-kontalaria

Bihar arratsaldeko 18:30etan, Aingeru Aramendi Ilarramendi getariarraren eskutik, ipuin kontaketa izango da Getariako liburutegian. “Kontuz! badator udara” izango da kontatuko duen liburua. Sarrera librea da.

 

 

  1099 Visitas

Argizaiola jaialdia

argazki_20190516-074226_1

Euskal Herriko Argazkilari Taldeen elkarteak eta Zumaiako Distira Argazki Elkarteak larunbat honetarako egun osorako egitaraua prestatu dute.

09:30 urteroko Batzar Nagusia antolatu dute. 39. Argizaiola argazki lehiaketako irabazlea zein den jakingo da.

Batzar Nagusiaren ondoren bi bisita egingo dituzte. Alde batetik, Forondan egiten den zeramika tailerreko erakusketa ikustera joango dira. Bestetik, San Pedro parrokiara.

Bazkalondoren. sari banaketa egingo dute eta amaitzeko, turismo bulegoak antolatuta, parte hartzaileek flyscha ikusteko bisita gidatua izango dute.

 

  1069 Visitas

Erakusketa Zumaian

foronda

Forondako Zeramika tailerreko ikasleek egindako lanen erakusketa egongo da gaurtik aurrera hilaren 29ra arte Oxford aretoan. Astelehenetik ostiralera 18:30etatik 20:30etara eta asteburuetan 12:00etatik 14:00etara eta 18:30etatik 20:30etara.

  
  803 Visitas

Tradizioaren etorkizuna

cristobal-balenciaga2

Cristobal Balenciaga museoak, museoen Nazioarteko Egunari begira, jendeari irekitako hitzaldi bat antolatu du. Hitzaldiaren xedea da museoek beren komunitateetan eragile aktibo gisa duten zereginari buruzko gogoeta egitea. Honako hau da egitaraua:

10:00 Museoko zuzendari Miren Vivesen sarrera.10:10 Amy de la Haye Pasio baten jomugak: modaren, komunitatearen eta museoaren oinarriak.11:00 Igor Uria Cristobal Balenciaga museoaren bilduma: Ondaretik sorkuntza berrira.11:45 Kaferako etenaldia.12:15 Judith Clarck Elkarrizketak museoarekin.13:00 Bisita "Cristobal Balenciaga, Moda eta Ondarea. Testuinguruak" erakusketara.

Sarrea irekia, leku kopurua bete arte. Izena aurretik eman behar da: 943 008 840 telefonora deituta edo Esta dirección de correo electrónico está siendo protegida contra los robots de spam. Necesita tener JavaScript habilitado para poder verlo. emailara idatzita.

  1034 Visitas

Enaren kontuak

Igande honetan 12:00etan Enaren kontuaken kontzertua izango da Zumaian, Aita Mari aretoan. Talde hau ondorengo pertsonek osatzen dute:

Helena Casas: bateria, pandereta, piano eta akordeoia eta ahotsa.Marc Marcé: Hiru lokarriko gitarra elektrikoa, ukelelea eta ahotsa.Marc Poch: bateria, pianoa, melodikoa eta xilofonoa.Toni Vilaprinyo: baxu txikia.Sormena eta produkzioa: 2princesesbarbudesEuskerara egokitzapena: Uxue Alberdi

Talde honek enaren kontuei buruzko kantuak kantatzen dituzte: nola egiten duten habia, zer jaten duten, nola hazten dituzten kumeak, bidaiak, kantuak etabar. Beren kontzertuetako gauzarik esanguratsuenetakoa da pop erritmoak jostailuzko instrumentu musikalak jotzen kantatzen dituztela. Hona hemen erakustaldi bat.

 

  977 Visitas