Cargando Imagen de Portada... Arrastra la Imagen de Portada para marcar la nueva posición
1 minuto de lectura (145 palabras)

Diru laguntzak

Diru-laguntzak-irudia2

Ondorengo diru laguntzak jatorriz euskaraz idatzi eta argitaratutako literatura obrak edozein hizkuntzara itzultzeko edo Euskal Autonomia Erkidegoan erroldatutako idazleek jatorriz gaztelaniaz idatzi eta argitaratutako literatura-obrak euskara ez den beste edozein hizkuntzara itzultzeko prozedura finkatzeko dira.

Diru laguntzen onuradunak izango dira bere lanbide edo xedeen artean argitalpen eta itzulpen lanak dituena.

Itzulpen lanak honako irizpide hauen arabera ordainduko dira:

a)Itzulgaiaren zailtasun maila oinarrizkoa denean, 0,012 euro karaktereko, zuriunerik gabe, jatorrizkoan zenbatuta.

b)Itzulgaiaren zailtasun maila apartekoa denean, 0,021 euro karaktereko, zuriunerik gabe, jatorrizkoan zenbatuta.

Eskaera bakoitzak lortu ahal izango duen gehieneko zenbatekoa zortzi mila (8.000) eurokoa izango da. Eskatzaile bakoitzak deialdi honetan lortu ahal izango duen gehieneko zenbatekoa, aldiz, hamabi mila eta bostehun (12.500) eurokoa.

Emandako dirulaguntzen ordainketa bi zatitan egingo da:

% 75 onartutzat ematen denetik kontatzen hasi eta hilabeteko epean.

% 25 jarduera amaitu, justifikazioa egin eta gehienez ere sei hilabeteko epean.

Informazio gehiago hemen.

Umeentzat antzerki udalekuak
Donostin kontzertua
 

comentarios

No hay comentarios por el momento. Se el primero en enviar un comentario.
¿Ya està registrado? Ingresa Aquí
Invitado
Lunes, 20 Mayo 2024