Cargando Imagen de Portada... Arrastra la Imagen de Portada para marcar la nueva posición
1 minuto de lectura (142 palabras)

Getxoarte

Diru-laguntzak-irudia2

Praktika eszeniko eta plastiko garaikideen eremuetan sorkuntza artistikoa indartzera bideratutako sarien deialdia ireki du Getxoartek. Ibilbide profesionalaren hasieran dauden artistei zuzenduta dago ekimena. Iaz bezala, hautatutako proiektu guztiak jendaurrean erakutsiko dira abenduan, Romo Kultur Etxean. Eskaerak aurkezteko epea 2019ko ekainaren 4ra arte egongo da zabalik, eta deialdiaren oinarri guztiak honako helbide honetan ikus daitezke: www.getxo.eus/getxoarte.

Erakusketa Programako sariak praktika artistiko garaikideari (pintura, eskultura, soinu artea, bideoa, instalazioak, zeramika, grabatua...) lotutako banakako nahiz taldeko proiektuetarako daude zabalik, bai eta ikerketa praktikoko prozesuetarako ere. Guztira, zortzi proposamen aukeratuko dira, eta horietako bakoitzak 700 euroko saria jasoko du.

Programa Eszenikoaren sariei dagokienez, metodologia esperimentalak edo forma mistoak esplora ditzaketen proiektu garaikide eszeniko-performatiboak izango dituzte xedetzat. Bost proposamen hautatuko dituzte, hainbat diziplina lan ditzaketenak: dantza, musika esperimentala, performancea, antzerkia, poesia, folkloreari buruzko ikerketa praktikoa eta abar. Sari bakoitza 1.000 eurokoa izango da. Erakusketa programa bezala, banaka nahiz taldeka aurkez daitezke lanak.

Orratzak
Ipuin kontalaria
 

comentarios

No hay comentarios por el momento. Se el primero en enviar un comentario.
¿Ya està registrado? Ingresa Aquí
Invitado
Lunes, 20 Mayo 2024