Cargando Imagen de Portada... Arrastra la Imagen de Portada para marcar la nueva posición
1 minuto de lectura (183 palabras)

Diru laguntzak

Diru-laguntzak-irudia2

 

Euskal sortzaileen mugikortasuna sustatzeko diru laguntzen bidez musika birak eta kontzertu bereziak finantzatu nahi dira.

  • Honakoa hartuko da musika biratzat: euskararen eremu geografikotik kanpo urte osoan, gutxienez 5 kontzertu jotzea 3 hiri desberdinetan.
  • Musika biretako emanaldiak zenbatzean ez dira kontuan hartuko kontzertu berezietako emanaldiak.
  • Honakoa joko da kontzertu berezitzat: euskal musika nazioartean zabaltzearren aparteko interesa izan dezakeen azoka, jaialdi edo gertakizun batean kontzertua ematea 2019an.

Ondokoetarako ez da dirulaguntzarik emango, musika bira nahiz kontzertu berezia izan:

  • Herriko festetako programetan sarturiko emanaldi eta berbenetarako.
  • Kalean kontraturik gabe eta antzeko egoeretan egiten diren emanaldietarako.

Musika birako jaso ahal izango den gehienezko zenbatekoa honakoa izango da:

  • Espaniar Estatuko biretarako: bi mila eta bostehun (2.500) euro.
  • 5.000 km arteko tokietarako: sei mila eta bostehun (6.500) euro.
  • 5.000 km-tik haragoko tokietarako: hamabi mila eta bostehun (12.500) euro.

Kontzertu berezi baterako jaso ahal izango den gehienezko zenbatekoa (materialen garraioa eta tokiko muntaia gastuak barne), honakoa izango da:

  • 1.200 km arteko tokietarako: bi mila (2.000) euro.
  • 1.200 eta 5.000 km arteko tokietarako: lau mila (4.000) euro.
  • 5.000 km-tik haragoko tokietarako: sei mila (6.000) euro.

Ikusi informazio gehiago hemen.

 

Uztaileko tailerrak
Gu Agustina
 

comentarios

No hay comentarios por el momento. Se el primero en enviar un comentario.
¿Ya està registrado? Ingresa Aquí
Invitado
Lunes, 20 Mayo 2024