Cargando Imagen de Portada... Arrastra la Imagen de Portada para marcar la nueva posición
1 minuto de lectura (144 palabras)

Gabriel Celaya

gabriel-celaya

Kultura, turismo, gazteria eta kirol departamentuak arte eta kulturaren alor desberdinak zaintzeko, zabaltzeko eta aberasteko helburuarekin Gabriel Celaya Nazioarteko IV. Poesia Saria 2019 antolatu du.

Deialdi honetan parte hartu ahal izango dute edozein leku eta nazionalitateko idazleek beti ere aurreko edizioetan ez badira sarituak izan. Lan bat baino gehiago aurkeztu dezakete.

Lanek honako baldintza hauek bete beharko dituzte:

  • Gazteleraz idatziak izan beharko dute.
  • Originalak eta argitaratu gabeak izan beharko dute. Hala ere, aldizkarietan, antologietan edo sarean %10 baino gutxiago argiratua duten lanak onartuak izango dira.
  • Luzeera 500 lerrotakoa izango da gutxienez.
  • Egitura eta gaia libreak izango dira.
  • Beste hizkuntza batetik itzulitako lanak ez dira onartuak izango.

Saridunak 10.000€ eta Leopoldo Ferran eskultorearen garaikurra jasoko ditu. Horrez gain, bere lana espezializatutako argitaletxe ospetsu batean argitaratua izango da eta bere obraren 100 ale jasoko ditu.

Deialdiaren emaitza 2019ko abenduan jakinaraziko da.

Ikusi oinarriak hemen.

 

 

Emilia Valencia
ZINEBI
 

comentarios

No hay comentarios por el momento. Se el primero en enviar un comentario.
¿Ya està registrado? Ingresa Aquí
Invitado
Lunes, 20 Mayo 2024