Hondartza hartu!

Hondartza-hart_20190611-113819_1

Kilometroak, tropela eta Moor Surf eskolak antolaturik ekainaren 15ean Hondartza Hartu! ekitaldia antolatu dute Zarauzko hondartzan. Egun osorako egitaraua prestatu dute eta denetariko jarduerak egongo dira: Tai chi, kometak, hondar artea, hondarrezko irudiak, surf ikastaroak, hiruerreketako jolasak, tropela hondartzan, surf ikastaroak...

Jarduera guzti horien artean utzi dute tartetxo bat artearentzat ere. Goiz osoan zehar hiru jarduera ezberdin egiteko aukera izango da.

Hondar artea. 10:00 - 13:30. Juanjo Gurrea, Goretti Aranburu eta Pako Serrasekin.

Marrazketa gunea. 10:00 - 13:30. Artezaleak elkartearekin batera hondartzari buruz marrazteko aukera. Hori bai, margoak etxetik eraman behar dira.

Hondarrezko irudien tailerra. 10:30 - 13:30. Andoni Bastarrika eta artezaleak elkartearekin hondarrezko irudiak egiteko ikastaroa. 

  1171 Visitas

Poesia eta pentsamenduak

poesia

Bihar eta etzirako "poesia eta pentsamenduak" jardunaldiak antolatu dituzte Donostia eta Txillida Lekun.

Honako egitarau hau antolatu dute:

Ekainaren 12a

Arratsaldeko 19:30etan Martin Etxeberria, Aintzane Galardi, Jon Gerediaga, Gorka Salces eta Antònia Vicensek musikaz lagundutako poesia errezitaldia ikusteko aukera izango da Donostian. Sarrerak errezitaldiaren egunean bertan eskuratzeko aukera izango da Victoria Eugenian arratsaldeko 17:00etatik aurrera. Musika Jon Macuso biolin jotzaileak jarriko du.

Ekainaren 13a

  1090 Visitas

Karaoke kontzertua

txori-txiki-5

Txori txiki musika eskolak gaur arratsaldeko 19:00etan komentuan kontzertua eskainiko du.

 

  938 Visitas

Proiektu amaiera

zinemaldia

Proiektu amaierako deialdiaren funtsa emakume zuzendariek gizarte gaiei buruz duten ikuspegiari ahalik eta ikusgarritasun gehien ematea da. Komunikazio Alternatiboko Sarearen (CAR) esparruan burutuko da ekimena. Gizarte-konpromisoa duen ikus-entzunezko komunikazioari lotutako pertsonek osatutako sarea da. Bere helburuetako batzuk KCD GGKEarekin harremana duten zinema jaialdiak edo etorkizun batean izan dezaketenak eta emakume zuzendariak harremanetan jartzea, sareari atxikitako pertsonen eta elkarteen kopurua handitzea, gizarte gaiak lantzen dituzten ikus entzunezko lanak ezagutaraztea, emakumeek CAR sarean partaidetza handiagoa izatea eta sarea GEkaren alorreko eragile gisa indartzea dira. 

Edozein emakume zuzendarik edo zuzendarikideek har dezake parte beti ere adin nagusikoa bada, edozein delarik bere jatorria.

Aurkeztutako lanek ez dute mugarik iraupenean, generoan edo erabilitako hizkuntzan. Azken kasu honetan euskaraz, gaztelaniaz edo ingelesez azpititulatuta aurkeztu behar da filma. Ezinbestekoa da edukiak gizartea eraldatzeko komunikazioaren inguruan KCD GGKEak kaleratu dituen irizpideak jarraitzea. Lanaren ekoizpenaren arloan berriz, bete beharreko baldintza da 2020ko otsailaren 28a baino lehen lan sarituak bukatua egon behar duela eta bertsio finalak KCD GGKEaren esku. Lehiaketaren emaitza argitaratzen denean estreinatu gabe egon behar du.

Aurkeztutako proiektuen artean irabazleak Proiektu Onenaren Saria emango zaio eta 2.000€ esku dirutan.

Lanak aurkezteko epea ekainaren 30ean bukatzen da.

  1206 Visitas

Diru laguntzak

Diru-laguntzak-irudia_20190611-072105_1

Zinematografia eta ikus entzunezko arteen institutuak 2019. urtean espainiar eta iberoamerikar laburmetrai eta luzemetraien distribuzioa finantzatzeko diru laguntzak eskaintzen dizkie enpresa banatzaile independenteei.

Diru laguntza hauek erakusketa aretoetan ikusiko diren filmak  finantzatzeko dira,  bereziki jatorrizko bertsioan ekoiztutako filmak eta beren estreinaldi komertziala 2017. urteko azken hiruhilabetean edo 2018. urtean izan dutenak, beti ere baldintza batzuk betetzen badituzte.

Deialdi honetako zenbatekoa 2.500.000€koa da. Proiektu bakoitzari emandako diru laguntzaren zenbatekoak ezin izango du ondorengo gastuen %50 baino gehiago izan: azpitituluak, publizitatea, sustapena, bikoizketak, pirateriaren aurkako neurriak eta desgaitasuna duten pertsonengana hurbiltzeko erabilitako baliabideak.

Eskaerak aurkezteko epea ekainaren 24ean bukatzen da.

 

  967 Visitas

LLANÇADORA

llanadora

Deialdi honen bidez sormen eta ikerketa artistikoa bultzatu, sustatu eta hedatzeko helburua duten arte garaikideko sormen eta ikerketarako 3 proiektu finantzatuko dira. Proiektuak sormen bisuala, sormen musikala edo instalazio/performance sormena izan beharko du ardatz eta ondorengo helburu hauetako bat bete behar du:

Forma ezberdinetako esperimentazio artistikoa lantzen duten proiektu artistikoen ikerketarako, produkziorako eta hedapenerako eremu bat sortu.

Egonaldi artistikoa izan den bitartean garatutako sormenezko prozesua aurkeztu eta ikaskuntza eta ezagutzak sozializatzen dituen esperientzien trukerako eremu bat sortu.

Aurkeratuak izandako hautagaiek egonaldiko denboraldia sorkuntzarako laborategi gisa erabiliko dute. Ez dira aurrez eginiko proiektuak onartuko.

Deialdi honetan parte hartzeko gutxienez honako baldintza hauek bete behar dira:

  1157 Visitas

Animario II

animario

Matadero de Madrid eta Cineteca Madridek Animario antolatzen dute, Madrilgo Animazio Garaikidearen Jaialdi Internazionala. Jaialdi hau irailaren 26tik 29ra ospatuko da.

Jaialdi honen xedea da mundu osoko lanen partaidetza irekitzea gai, teknika eta estilo ezberdinak bultzatuz, batez ere artea eta beste diziplinen arteko elkarlana oinarritzat dituzten lanak eta animazioa modu kreatiboan erabiltzen dutenak.

Deialdi honetara aurkez daitezke modu kreatiboan edozein eratako animazioa lantzen duten laburmetraiak, beti ere 30 minutu baino gutxiagoko iraupena badute.

Filmek honako sariak irabazteko aukera izango dute:

Laburmetrairik hoberena, 5000€ko saria eta diplomarekin.Epaimahaiaren aipamen berezia, diplomarekin.

Lanak aurkezteko epea ekainaren 23an bukatzen da. Horretarako, honako imprimaki hau bete behar da.

  1036 Visitas

Urra! egonaldi artistikoak

urra

Tudelillako udalak 2019. urterako egonaldi artistikorako deialdia ireki du. Deialdi honen helburua bereziki eskultura, grafitia eta pintura muraleko diziplinetako sortzaileen lana ikusaraztea, suspertzea, laguntzea eta sustatzea da nahiz eta diziplina aniztasuna onartu.

Urra! egonaldien bitartez artea sustatu eta herritarrengana gerturatu nahi da. Era berean, landa ingurune urbanoaren parte diren lan artistikoak bideratzen eta sustatzen dituzten artistak finantzatu nahi dira.

Urriaren 21etik 27ra garatuko da Urra! Tudelillan, lehen bost egunak lanak garatzeko izango dira eta azken biak lanak erakusteko.

Deialdi honetan parte hartu ahal izango du deialdi honetan parte hartzeko ezarritako baldintzak betetzen dituen 18 urtetik gorako edozein pertsona fisikok. Aurkezten den pertsona orok frogatu beharko du mundu artistikoarekin erlazioren bat duela (ikasketak, eskarmentua, heziketa...) edozein delarik bere bizitokia edo nazionalitatea.

Lanak aurkezteko epea ekainaren 18an amaitzen da. Emaitzak 2019ko uztailean emango dira.

  1105 Visitas

Trikitilari txapelketa Orion

trikitilariak

Ekainaren 29an Orioko herriko plazan trikitilari txapelketa ospatuko da 12:30etan. Izena emateko edo informazio gehiago nahi izanez gero deitu 943 13 44 09 edo 619 455 810 telefonora edo email bat bidali ondorengo helbide honetara: Esta dirección de correo electrónico está siendo protegida contra los robots de spam. Necesita tener JavaScript habilitado para poder verlo..

 

  1289 Visitas

Elisa y Marcela antzezlana

eliza-y-marcela

Antzezlan honetan bi emakumeek ezkontza homosexualak zilegizkoak ez diren garai batean beren maitasuna aldarrikatzeko gainditu behar dituzten oztopoen istorioa kontatzen du. Espainian erregistratuta dagoen lehen bikote lesbikoaren kontakizuna da. Istorio honek denetarik du: polizien jazarpena, nortasun aldaketak, manipulatutako informazioa... A panadaria antzerki taldeak istorio erreal hau antzezlekuetara eramatea erabaki zuen bikote homosexualen eskubideak aldarrikatzeko. Komedia musikal honek hainbat sari irabazi ditu: Ikuskizun hoberena, zuzendari hoberena, testu original hoberena, Premios María Casares 2018an antzezle protagonistarik hoberena eta Luisa Villalta 2017 Berdintasunaren saria besteen artean.

75 minutuko emanaldi hau Modelo aretoan egongo da ikusgai bihar, ekainak 7, 22:00etan. Hizkuntza gaztelera izango da. Sarrerak 8€tan daude salgai Sanz Enean.

 

 

 

  1611 Visitas

Dantzari txiki eguna

dantzari-txiki-egun_20190606-072712_1

Igande honetan, ekainak 9, Zumaian Dantzari txiki eguna ospatuko da.  Bertan izango dira Txori Txiki musika eta dantza eskola, Tantirumairu Lesakako ikastolakoak eta Gure txeru Getariako kultur elkartekoak.

Hau izango da egun horretarako egitaraua:

11:15 Kalejira herriko kaleetan zehar.13:15 beheko plazan emanaldia.16:30etan dantzaldia Modestoren eskutik.

Eguraldi txarra egingo balu emanaldia kiroldegian egingo litzateke.

 

 

  1006 Visitas

Antzezlanak Zumaian

type

KatapultaTourGipuzkoa zirkuituak Zumaian bihar, ekainak 7, bi antzezlan eskeiniko ditu. Alde batetik, Type antzerki taldearen eskutik Entrecomillas gaztelerazko antzezlana izango da eta bestetik, Txinparta konpainiaren eskutik Zurrunbiloan euskarazko emanaldia emango dute.

Alondegia kultur etxeko Oxford aretoan izango da ekitaldia 22:00etan, sarrera doan.

Entrecomillas antzezlana:

Saiatu urteko eleberririk arrakastatsuena idazten. Barreak eta negarrak eragiten duten horietako bat. Irakurtzeari utzi ez diezaiokezun ez istorio ahaztezina. Ezi duzu denborarik galdu, zure editoreak biharko behar zuen. Adela J. Marquez zara, idazleen artean famatuena, zuretzat oso lan erraza da; zure pertsonaiak zure aurka jartzen ez diren bitartean behintzat.

Zurrinbiloan antzezlana:

  1206 Visitas

Mendi Mendiyan opera

mendi-mendiyan

Kursaalean Jose Maria Usandizagaren Mendi Mendiyan opera antzeztuko da ekainaren 29an 20:00etan. Sarrerak erosi nahi dituenak kursaaleko web gunera jo beharko du. Sarrerak hemen eros daitezke.

Urola Kostatik bertara joan nahi dutenentzat autobusa antolatu dute. Zumaiatik abiatu eta Oriotik pasatuko da. Autobusa doan da baina aldez aurretik izena eman behar da. Oriotik joan nahi dutenentzat Orioko Turismo Bulegora deitu behar da ekainaren 24a baino lehen: 943 835 565. Autobusa ekainaren 29an 19:10ean aterako da Orioko autobus geltokitik.

Gutxienez 15 pertsonako talde bat osatu behar da. Taldea txikiagoa izanez gero eskaintza bertan behera utziko da eta erositako sarreren dirua itzuliko da.

 

 

  1020 Visitas

Sormenaren kabia

Alkiza

Sormenaren Kabia Alkizako Udalak, Fagus Alkiza Interpretazio Zentroak, Alkizako Ostatuak, Lete Nezakaletxeak, Inazio Urruzola Txakolindegiak eta Koldobika Jauregiren Ur Mara Museoak sustatutako proiektua da.

Egitasmo honetan egileei sormen prozesuak gauzatzeko espazioak, aholkularitza artistikoa eta babes ekonomikoa eskaintzen zaie. Honako baliabideak dituzte eskura:

Hamabost eguneko egonaldia Alkizako Lete apartamentuetan.1000€ko beka.Lanean aritzeko hiru gune ezberdinen artean aukera egin beharko dute:Lete Nekazal EtxeaInazio Urruzola txakolindegiaUr Mara museoa

Egonaldia 2019ko iraila eta azaroa bitartean gauzatuko da. Deialdian aukeratua izango den artistarekin adostuko da data zehatza. Hamabost egunez jarraian egon beharko dute.

Deialdi honetan adinez nagusia den edozein sortzailek parte hartu dezake, edozein diziplina artistikotakoak: teknologia berriak, antzerkia, dantza, literatura, bertsolaritza, ikusentzunezkoak, transmedia, diseinua, moda, eskultura eta abar.

Lanak originalak izan beharko dira, beste inolako deialditara edo lehiaketetara aurkeztu gabeak.

  1323 Visitas

Colección UMH 2019

umh

Ondare artistikoa handitzeko asmoz Miguel Hernandez unibertsitateko Kultura eta hedapen errektoreordetzak arte garaikideko  profesionalen eta bildumagileen aholkularitzapean  Colección UMH 2019 aurkezten du.

Colección UMH 2019ra nazioko edo nazioarteko arte plastiko zein bisualeko edozein artista aurkez daiteke bakarrik edo taldeka, adina edozein delarik ere.

Hiru edo lau artelan erosteko 8000€rainoko diru kopurua ezarriko du unibertsitateak. Eskuratutako artelanak Miguel Hernandez unibertsitateko bilduman egongo dira.

Gaia, diziplina eta teknika aukera askekoak izango dira beti ere artelanek izaera objetuala badute.

Artelanek honako baldintza hauek bete beharko dituzte:

  1239 Visitas

Salatxo abesbatzaren kontzertua

salatxo5

Larunbat honetan Salatxo abesbatzak kontzertua eskainiko du Orioko elizan 20:00etan Bartzelonako Cor Gregal abesbatzarekin batera. Cor gregal korua 2011 sortu zen eta 40 kantariz osaturik dago.

 

Salatxo abesbatzak kantu hauek eskainiko ditu:

Jhon Beneten Weep O mine Eyes                                     

Baldassare Donatoren Chi la gagliarda

  1121 Visitas

Ipuin kontalaria

miriam-mendoza

Orioko liburutegiak datorren astelehenean, ekainak 10, ipuin kontaketa antolatu du 18:00etan. Ipuinak kontatzen Miriam Mendoza kontalaria arituko da. Saioa kultur etxeko areto nagusian izango da. Saioa 3-6 urte bitarteko haurrentzat eta gurasoentzat da.

  1403 Visitas

Dantza filma

dantza2

Dantza eta musika aukeratu ditu Telmo Esnalek bizitzaren zikloari buruzko istorio bat kontatzeko.

Euskal Herriko hainbat toki dira film honetako antzezlekua osatzen dutenak, horien artean, Ezkio-Itsasoko Igartubeiti baserria, Arantzazu, Hendaia, Aragoiko Beltxite, Leitza, Zerain, Bardeak eta Zarautz.

200 dantzarik baino gehiagok ematen diote forma parte Pascal Gaignek sortutako musikari. Koldobika Jauregi izan da berriz jantzien diseinuaren arduradun. 

Proiekzioa ekainaren 21ean izango da 22:00etan Orioko kultur etxean. Sarrera doan izango da baina gonbita hartu behar da aldez aurretik. Udalak 100 gonbita prestatu ditu eta dagoeneko eskuratu daitezke kultur etxean bertan.

 

  960 Visitas

Rita antzezlana

rita2

Rita antzezlana izango da ekainaren 14an Orioko kultur etxean.

Willy Russell idazle britaniarrak idatzitako 'Educating Rita' antzezlanaren itzulpena eta egokitzapena da obra hau. 1980an taularatu zen aurreneko aldiz Londresen eta 1983an, berriz, zinemara eraman zuten izenburu berarekin, Michael Caine (Frank) eta Julie Walters (Rita) aktore nagusi zirela.

Antzezlan honetan Frank irakaslea eta Rita ikaslearen artean sortzen den harremana azaleratzen da. Rita ile apaintzailea da eta bere bizitza aldatu nahi du ikasketen bidez. Frank etsiak jota dagoen unibertsitateko literatura-irakaslea da.

Antzezlan honetan, heziketa libreak duen garrantzia goraipatzen da eta norberak bere bizitzan zeharizandako esperientzia eta irizpideak irakaskuntza prozesuan duten eragina. Azkenean, irakasle/ikasle hartu-eman horren ondorioz, bata zein bestea nola aldatu eta askatzen diren agerian geratuko da.

Emanaldia 22:00etan hasiko da eta sarrerak 5€ balio du.Kultur etxeko aforoa mugatua denez 100 txartel jarriko dira salgai. Datorren astelehenetik aurrera egongo dira salgai Kultur etxean.

  1001 Visitas

Mikro egoitza artistikoak

sambrona

Mikro egoitza artistikoak artista gazteen profesionalizaziorako gune bat da. Artistek Alburquequen 20 egun igaroko dituzte bere proiektu artistikoak aurrera eramateko.

Baldintzak:

18 eta 35 urte bitartean izatea.Espainian bizi izatea.Beste ediziotan parte hartu ez duten edonork har dezake parte.Proiektura banaka aurkeztea taldeka lan egiteko asmoz, gehienez ere 5 pertsonekin.Egoitzan aurrera eramango den ikerketaren laburpen bat aurkeztea eta elkarteak bidalitako aurkezpen txostena betetzea.Egoitza artistikoa bertan behera ez uztea.Ikerketak herria lekukotu beharko du bere aniztasuna kontuan hartuz.

Datak:

Lanak aurkezteko epea ekainaren 14an bukatzen da.Emaitza uztailaren 1ean izango da.Egoitza abuztuaren 20tik irailaren 9 arte izango da.Ikerketaren ebaluaketa irailaren 7tik 9ra.Artistek eginiko lanaren adierazgarria urria/azaroa.Ikerketa artistikoaren argitalpena 2020.urtea.

Informazio gehiago hemen.

 

  1039 Visitas