Cargando Imagen de Portada... Arrastra la Imagen de Portada para marcar la nueva posición
1 minuto de lectura (102 palabras)

Mendi Mendiyan opera

mendi-mendiyan

Kursaalean Jose Maria Usandizagaren Mendi Mendiyan opera antzeztuko da ekainaren 29an 20:00etan. Sarrerak erosi nahi dituenak kursaaleko web gunera jo beharko du. Sarrerak hemen eros daitezke.

Urola Kostatik bertara joan nahi dutenentzat autobusa antolatu dute. Zumaiatik abiatu eta Oriotik pasatuko da. Autobusa doan da baina aldez aurretik izena eman behar da. Oriotik joan nahi dutenentzat Orioko Turismo Bulegora deitu behar da ekainaren 24a baino lehen: 943 835 565. Autobusa ekainaren 29an 19:10ean aterako da Orioko autobus geltokitik.

Gutxienez 15 pertsonako talde bat osatu behar da. Taldea txikiagoa izanez gero eskaintza bertan behera utziko da eta erositako sarreren dirua itzuliko da.

 

 

Antzezlanak Zumaian
Sormenaren kabia
 

comentarios

No hay comentarios por el momento. Se el primero en enviar un comentario.
¿Ya està registrado? Ingresa Aquí
Invitado
Lunes, 20 Mayo 2024