Cargando Imagen de Portada... Arrastra la Imagen de Portada para marcar la nueva posición
2 minutos de lectura (427 palabras)

Sormenaren kabia

Alkiza

Sormenaren Kabia Alkizako Udalak, Fagus Alkiza Interpretazio Zentroak, Alkizako Ostatuak, Lete Nezakaletxeak, Inazio Urruzola Txakolindegiak eta Koldobika Jauregiren Ur Mara Museoak sustatutako proiektua da.

Egitasmo honetan egileei sormen prozesuak gauzatzeko espazioak, aholkularitza artistikoa eta babes ekonomikoa eskaintzen zaie. Honako baliabideak dituzte eskura:

  • Hamabost eguneko egonaldia Alkizako Lete apartamentuetan.
  • 1000€ko beka.
  • Lanean aritzeko hiru gune ezberdinen artean aukera egin beharko dute:
    • Lete Nekazal Etxea
    • Inazio Urruzola txakolindegia
    • Ur Mara museoa

Egonaldia 2019ko iraila eta azaroa bitartean gauzatuko da. Deialdian aukeratua izango den artistarekin adostuko da data zehatza. Hamabost egunez jarraian egon beharko dute.

Deialdi honetan adinez nagusia den edozein sortzailek parte hartu dezake, edozein diziplina artistikotakoak: teknologia berriak, antzerkia, dantza, literatura, bertsolaritza, ikusentzunezkoak, transmedia, diseinua, moda, eskultura eta abar.

Lanak originalak izan beharko dira, beste inolako deialditara edo lehiaketetara aurkeztu gabeak.

Deialdian parte hartu nahi duten pertsonek, naturarekin eta landa-eremuarekin lotutako proiektu bat aurkeztu beharko dute. Halaber, artistek egonaldian zehar naturarekiko eta herritarrekiko errespetuz jokatu beharko dute. Sorkuntza prozesuan ezingo dute ingurumenari kalte egin dieziokeen materialik edo teknikarik erabili.

Aukeratuak izan diren artistek, adostutako datetan egonaldian ez balukete parte hartuko 1000€ko beka eta egonaldian parte hartzeko aukera galduko lituzkete.

Sormenaren Kabia Artistentzako Egonaldietan parte hartuko duten sortzaileek, egonaldian zehar, nola lan egiten duten ikusteko aukera eskainiko diete herritarrei zein kanpoko bisitariei noiz edo noiz, trukean aparteko ordainsaririk jaso gabe.

Azkenik, egindako lana Alkizan bertan aurkezteko konpromisoa hartuko dute artistek. Antolatzaileek artistekin adostuko dute aurkezpen hori noiz eta nola egin.

Izena emateko epea 2019ko maiatzaren 22tik ekainaren 30era egongo da zabalik, bi egunak barne. Deialdiaren emaitza Fagus Alkiza Interpretazio Zentroaren webgunean jakinaraziko da: www.fagus-alkiza.com

Izena emateko dokumentazioa postaz, emailez edo eskura eman daiteke.

Honako datu hauek adierazi behar dira:

  • Izen-abizenak, helbidea, helbide elektronikoa eta harremanetarako telefono zenbakia.
  • Proiektuaren deskribapena. Idatziz edo beste edozein euskarritan egindako lana izan daiteke. Hautagaiak zer egin nahi duen eta nola ahalik eta modu zehatzenean azaldu beharko du.
  • CVa eta aurkezpen eskutitza edota bideoa. Aurkezpen horretan Sormenaren Kabia-n parte hartzeko duen interesa edo motibazioa zein den azaldu beharko du.
  • Nortasun agiriaren edo Pasaportearen fotokopia bat.
  • Eskaera Esta dirección de correo electrónico está siendo protegida contra los robots de spam. Necesita tener JavaScript habilitado para poder verlo. helbide elektronikora egin daiteke.
  • Posta bidez bidaltzeko edo eskura emateko helbidea:

    Fagus Alkiza Interpretazio Zentroa

    San Martin Plaza 12

    20494 Alkiza

    Informazio gehiago hemen.

 

 

Mendi Mendiyan opera
Colección UMH 2019
 

comentarios

No hay comentarios por el momento. Se el primero en enviar un comentario.
¿Ya està registrado? Ingresa Aquí
Invitado
Lunes, 20 Mayo 2024