Cargando Imagen de Portada... Arrastra la Imagen de Portada para marcar la nueva posición
1 minuto de lectura (285 palabras)

Colección UMH 2019

umh

Ondare artistikoa handitzeko asmoz Miguel Hernandez unibertsitateko Kultura eta hedapen errektoreordetzak arte garaikideko  profesionalen eta bildumagileen aholkularitzapean  Colección UMH 2019 aurkezten du.

Colección UMH 2019ra nazioko edo nazioarteko arte plastiko zein bisualeko edozein artista aurkez daiteke bakarrik edo taldeka, adina edozein delarik ere.

Hiru edo lau artelan erosteko 8000€rainoko diru kopurua ezarriko du unibertsitateak. Eskuratutako artelanak Miguel Hernandez unibertsitateko bilduman egongo dira.

Gaia, diziplina eta teknika aukera askekoak izango dira beti ere artelanek izaera objetuala badute.

Artelanek honako baldintza hauek bete beharko dituzte:

  • Bi dimentsionalak badira bi aldeetako batek gutxienez 150zm  izango ditu.
  • Tri dimentsionalak badira aldeetako batek gutxienez 100zm izango ditu eta gehienezko pisua  100 kgkoa izango da.

Artista zein talde bakoitzak gehienez bi lan aurkeztu ahal izango ditu. Horretarako honako agiriak beharrezkoak dira:

  • Oinarrien amaieran agertzen den eskaera inprimakia beteta.
  • NAN edo pasaportearen fotokopia.
  • Artelanen irudiak (JPG, 300ppp).
  • RTF formatuan dagoen dokumentu bat non ondorengo datuak ageri diren:
    • Aurkeztutako artelanen fitxa teknikoak (egilea, izenburua, data, teknika/materiala/euskarria, neurriak).
    • Artelanen balioa (artelanen balioak 1500€ eta 3000€ bitartekoa izan behar du, zergak barne).
    • 200 - 250 hitzetan oinarritutako artelanaren adierazpen laburra.
    • Artista edo taldeen Curriculum  vitae artistikoa.

Deialdi honetan parte hartzeko interesa duen edozein pertsonek eskatutako agiriak email bidez bidali beharko dituzte honako helbide honetara:

Esta dirección de correo electrónico está siendo protegida contra los robots de spam. Necesita tener JavaScript habilitado para poder verlo.

Agiriak aurkezteko epea ekainaren 21ean bukatzen da.

Informazio gehiago hemen.

Sormenaren kabia
Salatxo abesbatzaren kontzertua
 

comentarios

No hay comentarios por el momento. Se el primero en enviar un comentario.
¿Ya està registrado? Ingresa Aquí
Invitado
Lunes, 20 Mayo 2024