Maiatzeko asteburuetan, Astindu dantza elkartearen eskutik, VIII. Maiatza Dantzan: tailerrak, erakustaldiak, emanaldiak, erakusketa...
Maiatzak 18, larunbata. 13:00 kofradianin Beti Gazte eguna.Maiatzak 24, ostirala. 18:00etan Torreberrin Dantzazaleon eguna.Maiatzak 25, larunbata. 19:00etan Odietan Gu Agustina, Ereintza dantza taldea.Maiatzak 26, igandea. 17:00etan Torreberrin Rueda Cubana tailerra.Aiako musika zikloaren barruan, larunbat honetan, maiatzak 18, Mikel Urdangarinen kontzertua izango da Aiako probalekuan 22:00etan. Kontzertu honetan hainbat musikajolez inguratuta egongo da: Ander Urtado de Saracho (bateria), Jon Cañaveras (baxua), Koldo Uriarte (pianoa, teklatuak), Rafa Rueda (gitarrak) eta Nika Bitchiasvili (biolina). Sarrera doan izango da.
Daniel Txopitea hil zenetik bi hamarkada pasa direla omentzeko egiten ari diren erakusketa ibiltarien parte da Geometriak eta Fikzioak bilduma. Lagin honetan Txopitearen ibilbide oparoko hiru lan-gorputz zehatz jorratu dira bereziki. Batetik, 'Kolosoak eta Titanak' seriea, bere azken sorkuntza-fasekoa bera. Lan honekin, Txopitea bere jatorri geometrikoen sintesi eskematizatura itzultzen da. Ikusgai daude, era berean Figurazio Fantastikoa serie ospetsuko lagin txiki bat; bizi zenean egin zituen bi eskultura bakarrak, "Pintza" eta "Ziklope zaindaria", eta bere bizitzari eta lanari buruzko dokumentala. Inaugurazioa gaur arratsaldean izango da 19:00etan Durangoko arte eta historia museoan. Ikusgai egongo da uztailaren 7ra arte.
San Pedro abesbatzaren kontzertua izango da.
Data: maiatzaren 11, larunbata.
Ordua: 19:00
Lekua: Forondaren kanpoaldea. Euria edo eguraldi txarra egiten badu, kontzertua Foronda barruan izango da.
Maiatza Dantzan egitasmoaren barruan, Pausoak batuz Zumaiako udaberriko festa dantza izango da larunbatean. Beheko plazan egingo da ekitaldia, 17:00etan. Euria egingo balu, Zumaienako aretoan egingo da. Festa horretan lau dantza talde egongo dira:
AGL dantza (salsa, chachacha, bachata)Senzala Euskadi (capoeira)Kulunka Dantza Deba (ballet)Team Wale (hiphop)
Baleike
Asteburu honetan, maiatzaren 10etik 12ra, literaturia ospatuko da Zarautzen. Euskal literatura sustatzeko helburua du, eta hiru printzipiotan oinarritzen da: literatura da ardatza, euskaraz sortua edo euskarara ekarria, eta herritik eta herrirako egina. Larrabetzun sortu zen, 2008an, eta 2014tik Zarautzen egiten da, Literaturia Kultur Elkarteak antolatuta. Bertan liburu azoka, emanaldiak eta liburu aurkezpenak izango dira. Ikusi asteburu honetarako egitaraua hemen.
Sozietate helbidea eta zerga helbidea Gipuzkoan duten eskulangintzako enpresa nahiz elkarteentzako diru laguntza habian da. Era berean, produkzio-guneak Gipuzkoan kokatuta egon behar du. Diru laguntza izan dezaketen jarduerak 2019ko urtarrilaren 1etik aurrera hasi behar izan dira eta eta 2020ko otsailaren 29rako amaituta izan beharko dituzte. Epea maiatzaren 17an, goizeko 12:00etan bukatzen da. Oinarriak hemen.
Deialdi honetara, narratibako lanak (eleberri edo ipuin-bildumak) egiteko proiektuak aurkez litezke, jatorrizkoak eta euskaraz sortuak, beren zatiren bat edota osotasuna inon argitaratu gabea dutenak, sarituak izan ez direnak eta beste inondik moldatuak ez direnak. 6000€ko diru laguntza emango zaie, 3000€ sariatua izan bezain laster eta 3000€ idazlana amaitu eta entregatutakoan eta epaimahaikoek onespena emandakoan. Lanak aurkezteko epea ekainaren 30ean bukatzen da. Oinarriak hemen.
Maiatzaren 12ra arte dago ikusgai Oxford aretoan Beti Gazte dantza taldearen hiru hamarkada laburbiltzen dituen argazki erakusketa 18:00etatik 20:00etara.
Beti gazte dantza taldearen eguna ere antolatu dute. Taldean aritutako dantzariak eguerdiko ordu batean elkartuko dira Kofradian argazki bat ateratzeko. 13:30ean hasita trikipoteoa egingo dute herriko kale eta tabernatan zehar, eta 14:30ean lagunarteko bazkaria egingo dute Eusebio Gurrutxaga plazako Beheko Plaza jatetxean. Bazkarian parte hartzeko Esta dirección de correo electrónico está siendo protegida contra los robots de spam. Necesita tener JavaScript habilitado para poder verlo. helbidera mezu bat bidali beharko da. Bazkariaren prezioa 50 euro izango da, eta diru sarrerak Kutxabankeko ES61 3035 0037 49 0370054629 kontu korrontean egingo dira. Izena emateko azken eguna maiatzaren 10 izango da.
Maiatzaren 24ra arte dago epea zabalik Lasarte Oriako XXXIII. lehiaketan parte hartzeko.
Lehiaketan parte hartu ahal izango dute 2003.urtean eta aurrekoetan jaiotako euskarazko zein gaztelaniazko idazleek.
Aurkeztutako idazlanek argitaratu gabeak eta jatorrizkoak izan behar dute. Ezingo dira izan oraindik epaia eman ez duen beste lehiaketaren batera aurkeztutakoak, eta ezingo dira ezein argitaletxerekin konprometituak egon.Idazle bakoitzak idazlan bat aurkeztu ahal izango du.
Epaimahaia urrian bilduko da epaia emateko. Epaimahaiaren erabakia www.lasarte-oria.eus webgune-an plazaratuko da.
Sariak bai poesian bai mikrokontakizunean diploma eta 650€ izango da.
XXXVII. Euskal antzerki topaketa dela eta, Maiatzaren 2tik 31era dago epea Azpeitiako kartel lehiaketan parte hartzeko.
Nahi duen edonork har dezake parte. Partehartzaile bakoitzak gehienez hiru lan aurkeztu ahal izango ditu.Lan horiek edozein teknika edo material erabiliz egin daitezke.Lanak ondorengo neurrietan aurkeztu beharko dira: 450mm.zabal x 680mm. altu.Lanek argitaragabeak izan beharko dute.Lehiaketara aurkeztuko diren lanek edizio bakoitzari dagokion izenburua eraman beharko dute.Lanak sinatu gabe aurkeztu beharko dira eta aparteko kartazal batean jarriko dira egilearen datu hauek: Jaiotze data, N.A.N. eta herria. Helbidea, e-maila eta telefonoa.Lanak helbide honetara bidali beharko dira: Azpeitiako Udala-Kultura saila- Plaza Nagusia, 5-20730Azpeitia.Kartel irabazleak 900€ jasoko ditu. Kartelen erakusketa ekainaren 7tik 16ra izango da, Betharraneko udal erakusketa aretoan, Azpeitian.Epaimahaiaren erabakia 2019ko uztailean izango da.Argibide gehiago: 943 157 068.
Aste honetan Danbolin musika eskolako ikasleek hainbat kontzertu eskainiko dituzte eta larunbatean jaialdia ospatuko dute. Hau izango da aste honetako egitaraua:
Maiatzak 6, astelehena. Bigarren mailako ikasleen kontzertua 17:30etan Kultur Etxean.Maiatzak 8, azteazkena. Lehen mailako ikasleen kontzertua 17:30etan Salatxon.Maiatzak 9, osteguna. Hirugarren mailako ikasleen kontzertua 17:30etan Kultur etxean.Maiatzak 11, larunbata. 11:00. Kalejira herriko puntu ezberdinetatik hasita.11:30. Instrumentuko ikasleen emanaldia.13:30. Dantzako ikasleen saioa.14:15. Bazkaria.16:00. Karaokea17:00. Txokolate jana17:30. Erromeria Bide Batez taldearekin.Datorren larunbata, hilak 11, Salatxo abesbatzaren emanaldia izango da Orion 19:30etan Orioko elizan. Ondorengo programa hau eskainiko dute:
Requiem op.48 ........................................... GABRIEL FAURÉ (1845 - 1924) ORGANOA, BAKARLARIAK ETA ABESBATZAKCantique de Jean Racine ............................................... GABRIEL FAURÉ (1845 - 1924) ORGANOA ETA ABESBATZAKIn paradisum ...................................................................... AITA DONOSTIA (1886-1956) ORGANOAPater in manus tuas .................................................... CHARLES GOUNOD (1818 - 1893) ABESBATZAK
Gipuzkoako eskulagintzako enpresa nahiz elkarteei zuzenduta dago. Eskulangitzako jardueratzat hartuko da ondasunak sortu, ekoiztu, eraldatu, konpondu eta zaharberritzea edo arlo horietan zerbitzuak eskaintzea. Eskaerak aurkezteko epea maiatzaren 17an goizeko 12:00etan bukatzen da. Zalantzak argitzeko 943 11 22 87 telefonora deitu edo Esta dirección de correo electrónico está siendo protegida contra los robots de spam. Necesita tener JavaScript habilitado para poder verlo. emailera idatzi. Informazio gehiago hemen.