Euskal artisten lana bultzatzeko nazioarte mailako azoketan parte hartu ahal izateko standak alokatzeko diru laguntzak eskeintzen dituzte Euskal Autonomi Erkidegoko arte galeriek.
Espainia mailan Nazioarteko ARCO azokan parte hartzeko gehienez 16.000€ esleituko dira. Stand bakoitzeko gehienezko diru laguntza 8.000€koa izango da.Espainiatik kanpo antolatzen diren azoketan parte hartzeko gehienez 25.000€ esleituko dira. Ameriketako azoketan parte hartzeko stand bakoitzeko eskeintzen den gehienezko diru laguntza 10.000€koa izango da eta Europa azoketan parte hartzeko gehienezko diru laguntza 8.000€koa:Ameriketan: Art Chicago (Chicago, AEB), Art Basel (Miami, AEB), The Armory Show (New York, AEB), Zona MACO (Mexiko Hiria), SP-Arte (Sao Paulo, Brasil) eta ARTBO (Bogota, Kolonbia). Europan: Art Basel (Basilea, Suitza), FIAC (Paris, Frantzia), Art Cologne (Kolonia, Alemania), ARTISSIMA (Turin, Italia), Frieze Art Fair (Londres, Erresuma Batua), Paris Photo (Paris, Frantzia) eta MIA Milan Image Art Fair (Milan, Italia).Aurreko ataletan agertzen ez diren nazioarteko beste arte azoketan parte hartu ahal izateko, aurreko ataletan aipatutako diru kopuruak agortzen ez badira bakarrik emango dira, gehienez 4000€.
Aurkeztutako erabiltzaile bakoitzak gehienez 24.000€ jasoko ditu.
Eskaerak aurkezteko epea irailaren 2an bukatzen da.
Ikusi informazio gehiago hemen.