Cargando Imagen de Portada... Arrastra la Imagen de Portada para marcar la nueva posición
1 minuto de lectura (156 palabras)

Ideaborn

ideaborn

Ideabornek mundu osoko artistentzat deialdia ireki du. Deialdia honetara 30 urte edo gutxiago dituen edozein pertsonak parte hartu ahal izango du. Aurkeztu daitezkeen lanak bi dimentsiokoak izan behar dute. Hala nola, pintura, marrazkia, ilustrazioak edo argazkiak.

Artelanen gaia garapen bidean dagoen estatu baten bizitza sozial zein kulturala da.  Asia, Afrika, Zentro amerika eta Amerika latino edo Karibeko estatu, eskualde edo herri baten nortasuna irudikatu behar du.

Gehien estimatuko diren ezaugarriak originaltasuna, ikuslea bereganatzeko gaitasuna  eta proposatutako gaiarekin duen adierazgarritasuna dira. 

Artelanean irudikatutako errealitateak artistarekin lotura esanguratsua izan behar du.

Ez dira onartuko eduki pornografiko, sexuala edo biluziren bat duen artelanik ez eta indarkeria, razismo edo herri edo estatuentzat iraingarriak izan litekeen irudirik ere. Kasu hauetakoren batean aurkeztatutako artelana lehiaketatik baztertua izango da.

Lehiaketara aurkezteko epea uztailaren 10ean bukatzen da. Irabazitako artelanak 1000€ jasoko ditu eta Ideabornen irudi bilakatuko da urtebetez. Horrek esan nahi du zoriontzeko mundu osora bidaliko diren postaletan agertuko dela.

Ikusi oinarriak hemen.

 

Lau haizetara
Hondartza hartu!
 

comentarios

No hay comentarios por el momento. Se el primero en enviar un comentario.
¿Ya està registrado? Ingresa Aquí
Invitado
Lunes, 20 Mayo 2024