Cargando Imagen de Portada... Arrastra la Imagen de Portada para marcar la nueva posición
1 minuto de lectura (202 palabras)

Lau haizetara

lau-haizetar_20190612-080551_1

Lau Haizetara dokumentalen koprodukzio foroak 2019.urterako deialdia ireki du. Lau haizetara dokumental bat ekoizteko finantzaketa bila dabiltzan profesionalei dago zuzendua. Foro hau hiru zatitan dago banatuta: tailerrak, pitchinga eta bilera indibidualizatuak.

Foro honetan parte hartu ahal izango du dokumental-proiektu bat garapen fasean duen eta Europako koprodukzioa bat bilatzen edota jada daukan edozein ekoizle independentek. Proiektua euskaraz eta ingelesez erregistratu beharko da. Bestela, automatikoki baztertua izango da. Foro hau hiru zatitan dago banatuta:

Tailerrak irailaren 24ean eta 25ean izango dira. Aditu profesionalek proiektuei ahalik eta etekin gehien ateratzeko tresnak eskeiniko dizkiete. Saioak Tabakaleran izango dira.

Pitching saioak irailaren 26an izango dira Kursaal jauregian eta 10 minutu izango dituzte beren lanak Comissioning Editoreen aurrean aurkezteko. Saio horietan, gaian aditua den moderatzaile bat izango da, eta aldi bereko itzulpen-zerbitzua eskainiko da. Proiektuak hautatua izan beharko du saio hauetara joateko.

Bilera indibidualizatuak. Proiektuen ordezkari eta Comissioning Editoreen arteko 15 minutuko bilerak izango dira irailaren 26an 16:00etatik 19:30etara kursaalean.

Foro honen bitartez bi sari banatuko dira. Alde batetik, Ibaia saria, non Pitching saioetan parte hartzeko hautatutako proiektu guztiek 3000€ irabazteko aukera izango duten. Bestetik, Banaketa eta jaialdietako aholkularitzaren saria, non irabazleak bi aholkularitza saio jasoko dituen.

Lanak aurkezteko epea uztailaren 12an bukatuko da.

Informazio gehiago hemen.

 

Alnorte
Ideaborn
 

comentarios

No hay comentarios por el momento. Se el primero en enviar un comentario.
¿Ya està registrado? Ingresa Aquí
Invitado
Lunes, 20 Mayo 2024