Cargando Imagen de Portada... Arrastra la Imagen de Portada para marcar la nueva posición
1 minuto de lectura (97 palabras)

Geometriak eta fikzioak

DANIEL-TXOPITEA-INVITACION-Black

 Daniel Txopitea hil zenetik bi hamarkada pasa direla omentzeko egiten ari diren erakusketa ibiltarien parte da Geometriak eta Fikzioak bilduma. Lagin honetan Txopitearen ibilbide oparoko hiru lan-gorputz zehatz jorratu dira bereziki. Batetik, 'Kolosoak eta Titanak' seriea, bere azken sorkuntza-fasekoa bera. Lan honekin, Txopitea bere jatorri geometrikoen sintesi eskematizatura itzultzen da. Ikusgai daude, era berean Figurazio Fantastikoa serie ospetsuko lagin txiki bat; bizi zenean egin zituen bi eskultura bakarrak, "Pintza" eta "Ziklope zaindaria", eta bere bizitzari eta lanari buruzko dokumentala. Inaugurazioa gaur arratsaldean izango da 19:00etan Durangoko arte eta historia museoan. Ikusgai egongo da uztailaren 7ra arte.

 

 

Mikel Urdangarinen kontzertua
Natura kontzertua
 

comentarios

No hay comentarios por el momento. Se el primero en enviar un comentario.
¿Ya està registrado? Ingresa Aquí
Invitado
Lunes, 20 Mayo 2024