Cargando Imagen de Portada... Arrastra la Imagen de Portada para marcar la nueva posición
1 minuto de lectura (168 palabras)

Urra! egonaldi artistikoak

urra

Tudelillako udalak 2019. urterako egonaldi artistikorako deialdia ireki du. Deialdi honen helburua bereziki eskultura, grafitia eta pintura muraleko diziplinetako sortzaileen lana ikusaraztea, suspertzea, laguntzea eta sustatzea da nahiz eta diziplina aniztasuna onartu.

Urra! egonaldien bitartez artea sustatu eta herritarrengana gerturatu nahi da. Era berean, landa ingurune urbanoaren parte diren lan artistikoak bideratzen eta sustatzen dituzten artistak finantzatu nahi dira.

Urriaren 21etik 27ra garatuko da Urra! Tudelillan, lehen bost egunak lanak garatzeko izango dira eta azken biak lanak erakusteko.

Deialdi honetan parte hartu ahal izango du deialdi honetan parte hartzeko ezarritako baldintzak betetzen dituen 18 urtetik gorako edozein pertsona fisikok. Aurkezten den pertsona orok frogatu beharko du mundu artistikoarekin erlazioren bat duela (ikasketak, eskarmentua, heziketa...) edozein delarik bere bizitokia edo nazionalitatea.

Lanak aurkezteko epea ekainaren 18an amaitzen da. Emaitzak 2019ko uztailean emango dira.

Deialdi honetan Tudelako udalak gehienez bost artisten egonaldiko ostatu eta mantenurako gastuak ordainduko ditu. Aukeratua izandako artista bakoitzari 600€ko ordainsaria emango zaio bere artelanagatik eta Urra!n parte hartzeagatik.

Ikusi oinarriak hemen.

 

 

 

 

 

Animario II
Trikitilari txapelketa Orion
 

comentarios

No hay comentarios por el momento. Se el primero en enviar un comentario.
¿Ya està registrado? Ingresa Aquí
Invitado
Lunes, 20 Mayo 2024