Cargando Imagen de Portada... Arrastra la Imagen de Portada para marcar la nueva posición
1 minuto de lectura (164 palabras)

LLANÇADORA

llanadora

Deialdi honen bidez sormen eta ikerketa artistikoa bultzatu, sustatu eta hedatzeko helburua duten arte garaikideko sormen eta ikerketarako 3 proiektu finantzatuko dira. Proiektuak sormen bisuala, sormen musikala edo instalazio/performance sormena izan beharko du ardatz eta ondorengo helburu hauetako bat bete behar du:

Forma ezberdinetako esperimentazio artistikoa lantzen duten proiektu artistikoen ikerketarako, produkziorako eta hedapenerako eremu bat sortu.

Egonaldi artistikoa izan den bitartean garatutako sormenezko prozesua aurkeztu eta ikaskuntza eta ezagutzak sozializatzen dituen esperientzien trukerako eremu bat sortu.

Aurkeratuak izandako hautagaiek egonaldiko denboraldia sorkuntzarako laborategi gisa erabiliko dute. Ez dira aurrez eginiko proiektuak onartuko.

Deialdi honetan parte hartzeko gutxienez honako baldintza hauek bete behar dira:

  • 18 urtetik gorakoa izatea.
  • Pertsonak banaka edo taldeka aurkez daitezke, gehienez ere bost pertsonez osatutako taldeetan.
  • Aurreko baldintzak betetzen dituzten pertsona juridikoak.

Hauek izango dira emango diren sariak:

  • Proiektu bisualerako: 10.000€
  • Proiektu musikalerako: 10.000€
  • Instalazio/performance proiekturako: 10.000€

Saritutakoek IVAM-CADA-ALCOI instalazioetan (Rigoberto Alcors, 8) beren proiektuak garatzeko egonaldia hasiko dute irailean eta azaroan izango du amaiera.

Ikusi oinarriak hemen.

 

 

Diru laguntzak
Animario II
 

comentarios

No hay comentarios por el momento. Se el primero en enviar un comentario.
¿Ya està registrado? Ingresa Aquí
Invitado
Lunes, 20 Mayo 2024