Cargando Imagen de Portada... Arrastra la Imagen de Portada para marcar la nueva posición
1 minuto de lectura (191 palabras)

Proiektu amaiera

zinemaldia

Proiektu amaierako deialdiaren funtsa emakume zuzendariek gizarte gaiei buruz duten ikuspegiari ahalik eta ikusgarritasun gehien ematea da. Komunikazio Alternatiboko Sarearen (CAR) esparruan burutuko da ekimena. Gizarte-konpromisoa duen ikus-entzunezko komunikazioari lotutako pertsonek osatutako sarea da. Bere helburuetako batzuk KCD GGKEarekin harremana duten zinema jaialdiak edo etorkizun batean izan dezaketenak eta emakume zuzendariak harremanetan jartzea, sareari atxikitako pertsonen eta elkarteen kopurua handitzea, gizarte gaiak lantzen dituzten ikus entzunezko lanak ezagutaraztea, emakumeek CAR sarean partaidetza handiagoa izatea eta sarea GEkaren alorreko eragile gisa indartzea dira. 

Edozein emakume zuzendarik edo zuzendarikideek har dezake parte beti ere adin nagusikoa bada, edozein delarik bere jatorria.

Aurkeztutako lanek ez dute mugarik iraupenean, generoan edo erabilitako hizkuntzan. Azken kasu honetan euskaraz, gaztelaniaz edo ingelesez azpititulatuta aurkeztu behar da filma. Ezinbestekoa da edukiak gizartea eraldatzeko komunikazioaren inguruan KCD GGKEak kaleratu dituen irizpideak jarraitzea. Lanaren ekoizpenaren arloan berriz, bete beharreko baldintza da 2020ko otsailaren 28a baino lehen lan sarituak bukatua egon behar duela eta bertsio finalak KCD GGKEaren esku. Lehiaketaren emaitza argitaratzen denean estreinatu gabe egon behar du.

Aurkeztutako proiektuen artean irabazleak Proiektu Onenaren Saria emango zaio eta 2.000€ esku dirutan.

Lanak aurkezteko epea ekainaren 30ean bukatzen da.

Ikusi oinarriak hemen.

 

Karaoke kontzertua
Diru laguntzak
 

comentarios

No hay comentarios por el momento. Se el primero en enviar un comentario.
¿Ya està registrado? Ingresa Aquí
Invitado
Lunes, 20 Mayo 2024