Nor gara

AURREKARIAK

Urola Kostako Udal Elkarteak 2017. urtean eskualdeko kultura eta sormen industrien sektorea aztertu zuen, 2016ko "Gipuzkoako lehiakortasuna eta lurralde kohesioa sustatzeko programaren” eskutik garatutako "Urola Kosta, eskualde Sortzailea" egitasmoarekin.

Azterketa horrek, batetik, agerian utzi zuen Urola Kosta eskualdean kultura eta sormen industrien (KSI) alorrean lanean diharduten enpresa, profesional, entitate eta pertsona ugari dagoela, eta, bestetik, erakutsi zituen sektoreak dituen potentzialitate, ahultasun eta beharrak.

Atzemandako behar eta erronka horiei erantzuna eman nahian sortu dugu SORKIDE egitasmoa.

HELBURUAK:

  1. Sektorearen ikusgaitasuna areagotzea. Hau da, alor horretan lanean diharduten enpresa, entitate eta pertsona fisikoak identifikatu, aurkeztu, elkartu eta ezagutzera ematea, beren jarduera balioetsiz.
  2. Urola Kosta eskualdeko kultura eta sormen industrien sektorean diharduten pertsonen, enpresen eta gainerako eragileen arteko sare bat eratzea.
  3. Sektorea profesionalizatzea.
  4. Lankidetzan oinarritutako egitasmoak identifikatzea eta garatzea, kultura eta sormen industrien sektoreko jarduera desberdinen artean.

XEDEA eta IKUSMIRA

SORKIDEren xedea da Urola Kostako kultura eta sormen industrien jarduerak ezagutzera ematea eta balioestea, talde lana sustatzea eta beren garapena bultzatzea.

SORKIDEren ikusmira da denboran zehar iraungo duen espazio ireki bat bilakatzea, Urola Kostako kultura eta sormen industrien sektorea dinamizatu, indartu eta ezagutzera emateko. SORKIDE eskualdeko KSI sektorearen topagunea da, sektorearen aniztasunetik abiatuta bertan diharduten eragile publiko zein pribatu orori lankidetzarako aterpea eskaintzen diena.

 

Pin It

Print   Email