Lege oharra

Urola Kostako Udal Elkarteak, www.sorkide.eus domeinuaren bidez, Udal Elkartearen udalerrietako (Aia, Getaria, Orio, Zarautz eta Zumaiako) sormen eta kultur industrien sektoreko profesionalen informazioa emango du jakitera, sektorea indartzeko eta azalarazteko helburuz: profesionalak, beren lanak, ekimenak, espazioak…

Domeinuan bi motako informazioa agertzen da: batetik, atariaren administratzaile gisa Udal Elkarteak berak editatu, aldatu eta eguneratuko duena eta, bestetik, sormen eta kultur industrien sektoreko profesional eta eragileek beren atalean editatu, argitaratu, aldatu eta eguneratuko dutena.

Atariaren administratzaile gisa, Udal Elkarteak informazioa editatu, aldatu eta eguneratu ahal izango du, aurretik jakinarazi gabe. Aldaketa eta eguneratzeak eduki zein diseinu eta aurkezpenari dagozkionak izan daitezke. Era berean, Urola Kostako Udal Elkarteak ez du bermatzen, alde batetik, akatsik ez dela izango web-era sartzerakoan ezta honen edukian ere, eta, beste aldetik, eduki hori behar bezala eguneratuta egongo denik. Dena den, beharrezkoak diren neurriak hartuko ditu akats horiek saihesteko eta, horrela behar izanez gero, ahalik eta azkarren konpondu edo eguneratzeko.

Sormen eta kultur industrien sektoreko profesional eta eragileek bakoitzak bere atalean editatu, argitaratu, aldatu eta eguneratzen duen informazioaren erantzukizuna argitaratzen dituen eragile edo profesionalarena da. Nolanahi ere den, Udal Elkarteak informazioa zaindu egingo du, giza eskubideen, genero berdintasunaren edo oinarrizko bestelako eskubideen aurkako iritzi eta edukiak ekiditeko eta baztertu egin ahal izango ditu. Sormen eta kultur industrien sektoreko profesional eta eragileek web atarian erregistratzen direnean baldintza hori betetzeko konpromisoa onartu beharko dute.

Urola Kostako Udal Elkarteak ez du bere gain hartzen hirugarren batek informazio horren inguruan egin dezakeen erabileraren ardura, nahiz eta dokumentuek dituzten berariazko ohartarazpenei kasu egin beharko liekeen. Beste domeinuetako esteka edo dokumentu bidez eskuragarri dauden edukien erantzule ere ez da egiten.

Webgune honetako edukiak Creative Commons-en Aitortu-PartekatuBerdin 4.0 Nazioartekoa baimenaz babesturik daude, bestelakorik adierazi ezean.

Baimen horrek askatasuna ematen dizu webgunearen edukiak (testuak, irudiak edo dokumentuak) kopiatu, banatu eta jendaurrean hedatzeko nahiz eduki horietatik abiatuta lan edo eduki eratorriak egiteko, betiere baldintza hauek betez: edukien jatorria aitortzea (esaldi honekin Iturria: www.sorkide.eus) eta eratorritako eduki edo lanak baimen-mota berberarekin partekatzea.

Pin It