Sorkide berriak

Zer da "Itsasotik Herrira"?

Aia, Getaria, Orio, Zarautz eta Zumaian itsasoari begira garatu dugu gure bizimodua. Ondorioz, baita gure sormena, kultura eta gastronomia ere.
Itsasotik Herrira jaialdia bailarako kultura eta sormen industrien eta gastronomiaren erakusleihoa da. Hainbat ekimen dituzu, gure nortasuna bereizten duen itsasoaren inguruan ardaztuta. Bi egunez gogor astinduko du eskualdea itsasaldetik etorriko den sormen, kultura eta gastronomia olatuak: erakusketak, arte-lanak, ibilbideak, margo-lanak zuzenean, bertsolariak, musika kontzertuak, Kosta Gastronomikako esperientziak…

Urola Kostako Udal Elkarteak sustatutako ekimena da, eskualde mailakoa, eskualdeko sormena, kultura eta gastronomia ondarea balioetsi eta bertako herritarrei nahiz gurera datozen bisitariei gure aberastasuna ikusarazteko asmoz sortua. Askoren artean elkarlanean ondutako egitaraua da: eskualdeko 5 herrietako udalak, eta nola ez, gure bailarako sormen, kultura eta gastronomia ehuna osatzen duten profesional, eragile, elkarte, enpresa eta norbanakoak. Ekimenak Gipuzkoako Foru Aldundiaren laguntza jaso du. 50 eragilek parte hartu dugu, 30 ekimen inguru zure eskura jartzeko.