(85 hitz)

Danbolin Musika Eskolaren eta Salatxo abesbatzaren Gabonetako kontzertua, asteartean

salatxo18

Danbolin Musika Eskolako ikasleek eta Salatxo abesbatzak Gabonetako kontzertua emango dute elizan abenduaren 17an, asteartearekin, 19:30ean hasita.

Emanaldiari hasiera emateko, Danbolin Musika Eskolako kantuko ikasleek honako kantak abestuko dituzte, instrumentuko ikasleen laguntzarekin:

  • Birjiña Maite
  • Hodie Christus natus est
  • Virgo Deum Genuit.

Jarraian, musika-mintzairako ikasleen txanda izango da. Abesti hauek kantatuko dituzte, instrumentuko ikasleen laguntzarekin berriz ere:

  • Loteria-loteria
  • Gabon eguna
  • Elur jolasak
  • Erregeak
  • Jingle Bell rock
  • Napoleon astotxo

Ondoren, Salatxo abesbatzakoek abestuko dute eta, kontzertua bukatzeko, beste bi kanta abestuko dituzte guztiek elkarrekin: Zoriona guztioi eta Hator-Hator.

Alazne Ameztoy, Soinu onenaren saria Goya sarietan...
Salatxo abesbatzaren kontzertua, Santa Zezilia osp...
 

Iruzkinak

Ez da iruzkinik idatzi oraindik. Izan lehenengoa iritzia ematen.
Izenpetuta jada? Izenpetu hemen
Gonbidatua
2024-05-20