Antzerkia: erlauntza

Vaiven produkzioak eskainitako antzerkia da hau. Ostiral honetan egongo da ikusgai Aita Mari aretoan 22:00. Sarrerak 9,5€ (6€ gazte txartelarekin) Zumaiako turismom bulegoan.

Txikitako lagun koadrila bat asteburu pasa joango da landetxe batera beraietako baten ezkon aurreko agurra ospatzera. Urteak ordea ez dira alferrik pasatzen eta elkarren arteko lotura estua sentitu arren, ezer ez da garai batean bezala; edo bai…

Asteburu “eroa”  izan behar zena, are gehiago erotuko da; trapu zaharrak, esan gabeko gauzak, esandakoak, alkohola, droga eta erlauntz bat.  Esaten da erleak direla animalien erreinuan hobekien komunikatzen diren izakiak. Eta dantzan komunikatzen omen dira…

 

  805 Visitas

Bertsozientziak V. edizioa

Donostia International Physics Center (DIPC), UPV/EHUko Kultura Zientifikoko Katedra, ZarautzOn Elkartea, Lemniskata Goierriko Zientzia Sare Herrikoia eta Tolosako Udalak antolatutako ekimena  da hau. "Jakinduriek Mundue Erreko Dau" izenburupean, hiru zientzialari eta bi bertsolari bilduko dituzte. Zientzialariek 10 minutuko hitzaldi zientifikoak eskainiko dituzte eta bertsolariek zientzialarien hipotesiak bilduko dituen bertso bat inprobisatu beharko dute. Bertsolarien artean Igor Elorza eta Alaia Martin arituko dira eta zientzialarien artean Gorka Azkune, Miren Karmele Gomez eta Oskar Gonzalez izango dira. Saioa Zine Modeloan izango da gaur 19:00etan, sarrerak doan aretoa bete arte.

  762 Visitas

Zumaiako XXXI. argazki lehiaketa

argazki

Zumaiako udalak eta Distira Zumaiako Argazki elkarteak antolatuta Joxe Juan Azkueren oroimenez argazki lehiaketa antolatu dute. Aurtengo gaia lanbideak eta ogibideak dira. Epea ekainaren 15ean bukatzen da. Parte hartzeko Zumaiako Distira Elkartearen webgunera jo behar da.

  1331 Visitas

VIII. Maiatza dantzan

Maiatzeko asteburuetan, Astindu dantza elkartearen eskutik, VIII. Maiatza Dantzan: tailerrak, erakustaldiak, emanaldiak, erakusketa...

Maiatzak 18, larunbata. 13:00 kofradianin Beti Gazte eguna.Maiatzak 24, ostirala. 18:00etan Torreberrin Dantzazaleon eguna.Maiatzak 25, larunbata. 19:00etan Odietan Gu Agustina, Ereintza dantza taldea.Maiatzak 26, igandea. 17:00etan Torreberrin Rueda Cubana tailerra.
  916 Visitas

Mikel Urdangarinen kontzertua

mikel-urdangarin

Aiako musika zikloaren barruan, larunbat honetan, maiatzak 18, Mikel Urdangarinen kontzertua izango da Aiako probalekuan 22:00etan. Kontzertu honetan hainbat musikajolez inguratuta egongo da: Ander Urtado de Saracho (bateria), Jon Cañaveras (baxua), Koldo Uriarte (pianoa, teklatuak), Rafa Rueda (gitarrak) eta Nika Bitchiasvili (biolina). Sarrera doan izango da.

  1180 Visitas

Geometriak eta fikzioak

DANIEL-TXOPITEA-INVITACION-Black

 Daniel Txopitea hil zenetik bi hamarkada pasa direla omentzeko egiten ari diren erakusketa ibiltarien parte da Geometriak eta Fikzioak bilduma. Lagin honetan Txopitearen ibilbide oparoko hiru lan-gorputz zehatz jorratu dira bereziki. Batetik, 'Kolosoak eta Titanak' seriea, bere azken sorkuntza-fasekoa bera. Lan honekin, Txopitea bere jatorri geometrikoen sintesi eskematizatura itzultzen da. Ikusgai daude, era berean Figurazio Fantastikoa serie ospetsuko lagin txiki bat; bizi zenean egin zituen bi eskultura bakarrak, "Pintza" eta "Ziklope zaindaria", eta bere bizitzari eta lanari buruzko dokumentala. Inaugurazioa gaur arratsaldean izango da 19:00etan Durangoko arte eta historia museoan. Ikusgai egongo da uztailaren 7ra arte.

 

 

  1215 Visitas

Natura kontzertua

natura

San Pedro abesbatzaren kontzertua izango da.

Data: maiatzaren 11, larunbata.

Ordua: 19:00

Lekua: Forondaren kanpoaldea. Euria edo eguraldi txarra egiten badu, kontzertua Foronda barruan izango da.

 

  1168 Visitas

Pausoak batuz

pausoak-batuzwe_20190509-094752_1

Maiatza Dantzan egitasmoaren barruan, Pausoak batuz Zumaiako udaberriko festa dantza izango da larunbatean. Beheko plazan egingo da ekitaldia, 17:00etan. Euria egingo balu, Zumaienako aretoan egingo da. Festa horretan lau dantza talde egongo dira:

AGL dantza (salsa, chachacha, bachata)Senzala Euskadi (capoeira)Kulunka Dantza Deba (ballet)Team Wale (hiphop)

 

 Baleike

 

 

  1266 Visitas

Literaturia

literaturiaweb

Asteburu honetan, maiatzaren 10etik 12ra, literaturia ospatuko da Zarautzen. Euskal literatura sustatzeko helburua du, eta hiru printzipiotan oinarritzen da: literatura da ardatza, euskaraz sortua edo euskarara ekarria, eta herritik eta herrirako egina. Larrabetzun sortu zen, 2008an, eta 2014tik Zarautzen egiten da, Literaturia Kultur Elkarteak antolatuta. Bertan liburu azoka, emanaldiak eta liburu aurkezpenak izango dira. Ikusi asteburu honetarako egitaraua hemen.

  996 Visitas

Eskulangintza sektorea sustatzeko plana

Diru-laguntzak-irudia2

Sozietate helbidea eta zerga helbidea Gipuzkoan duten eskulangintzako enpresa nahiz elkarteentzako diru laguntza habian da. Era berean, produkzio-guneak Gipuzkoan kokatuta egon behar du. Diru laguntza izan dezaketen jarduerak 2019ko urtarrilaren 1etik aurrera hasi behar izan dira eta eta 2020ko otsailaren 29rako amaituta izan beharko dituzte. Epea maiatzaren 17an, goizeko 12:00etan bukatzen da. Oinarriak hemen. 

  1051 Visitas

XXII. Igartza literatura beka

Diru-laguntzak-irudia_20190508-110912_1

Deialdi honetara, narratibako lanak (eleberri edo ipuin-bildumak) egiteko proiektuak aurkez litezke, jatorrizkoak eta euskaraz sortuak, beren zatiren bat edota osotasuna inon argitaratu gabea dutenak, sarituak izan ez direnak eta beste inondik moldatuak ez direnak. 6000€ko diru laguntza emango zaie, 3000€ sariatua izan bezain laster eta 3000€ idazlana amaitu eta entregatutakoan eta epaimahaikoek onespena emandakoan. Lanak aurkezteko epea ekainaren 30ean bukatzen da. Oinarriak hemen.

 

  1017 Visitas

Beti gazte dantza taldearen erakusketa

betiweb

Maiatzaren 12ra arte dago ikusgai Oxford aretoan Beti Gazte dantza taldearen hiru hamarkada laburbiltzen dituen argazki erakusketa 18:00etatik 20:00etara.

Beti gazte dantza taldearen eguna ere antolatu dute. Taldean aritutako dantzariak eguerdiko ordu batean elkartuko dira Kofradian argazki bat ateratzeko. 13:30ean hasita trikipoteoa egingo dute herriko kale eta tabernatan zehar, eta 14:30ean lagunarteko bazkaria egingo dute Eusebio Gurrutxaga plazako Beheko Plaza jatetxean. Bazkarian parte hartzeko Esta dirección de correo electrónico está siendo protegida contra los robots de spam. Necesita tener JavaScript habilitado para poder verlo. helbidera mezu bat bidali beharko da. Bazkariaren prezioa 50 euro izango da, eta diru sarrerak Kutxabankeko ES61 3035 0037 49 0370054629 kontu korrontean egingo dira. Izena emateko azken eguna maiatzaren 10 izango da.

  906 Visitas

Lasarte Oriako XXXIII. literatur lehiaketa

lasarte

Maiatzaren 24ra arte dago epea zabalik Lasarte Oriako XXXIII. lehiaketan parte hartzeko.

Lehiaketan parte hartu ahal izango dute 2003.urtean eta aurrekoetan jaiotako euskarazko zein gaztelaniazko idazleek.

Aurkeztutako idazlanek argitaratu gabeak eta jatorrizkoak izan behar dute. Ezingo dira izan oraindik epaia eman ez duen beste lehiaketaren batera aurkeztutakoak, eta ezingo dira ezein argitaletxerekin konprometituak egon.Idazle bakoitzak idazlan bat aurkeztu ahal izango du.

Epaimahaia urrian bilduko da epaia emateko. Epaimahaiaren erabakia www.lasarte-oria.eus webgune-an plazaratuko da.

Sariak bai poesian bai mikrokontakizunean diploma eta 650€ izango da.

Seguir leyendo
  1235 Visitas

Azpeitiako kartel lehiaketa

XXXVII. Euskal antzerki topaketa dela eta, Maiatzaren 2tik 31era dago epea Azpeitiako kartel lehiaketan parte hartzeko.

Nahi duen edonork har dezake parte. Partehartzaile bakoitzak gehienez hiru lan aurkeztu ahal izango ditu.Lan horiek edozein teknika edo material erabiliz egin daitezke.Lanak ondorengo neurrietan aurkeztu beharko dira: 450mm.zabal x 680mm. altu.Lanek argitaragabeak izan beharko dute.Lehiaketara aurkeztuko diren lanek edizio bakoitzari dagokion izenburua eraman beharko dute.Lanak sinatu gabe aurkeztu beharko dira eta aparteko kartazal batean jarriko dira egilearen datu hauek: Jaiotze data, N.A.N. eta herria. Helbidea, e-maila eta telefonoa.Lanak helbide honetara bidali beharko dira: Azpeitiako Udala-Kultura saila- Plaza Nagusia, 5-20730Azpeitia.Kartel irabazleak 900€ jasoko ditu. Kartelen erakusketa ekainaren 7tik 16ra izango da, Betharraneko udal erakusketa aretoan, Azpeitian.Epaimahaiaren erabakia 2019ko uztailean izango da.

Argibide gehiago: 943 157 068.

  1219 Visitas

Danbolinfest astea

Danbolin-Orioko-Musika-Eskola02web

Aste honetan Danbolin musika eskolako ikasleek hainbat kontzertu eskainiko dituzte eta larunbatean jaialdia ospatuko dute. Hau izango da aste honetako egitaraua:

Maiatzak 6, astelehena. Bigarren mailako ikasleen kontzertua 17:30etan Kultur Etxean.Maiatzak 8, azteazkena. Lehen mailako ikasleen kontzertua 17:30etan Salatxon.Maiatzak 9, osteguna. Hirugarren mailako ikasleen kontzertua 17:30etan Kultur etxean.Maiatzak 11, larunbata. 11:00. Kalejira herriko puntu ezberdinetatik hasita.11:30. Instrumentuko ikasleen emanaldia.13:30. Dantzako ikasleen saioa.14:15. Bazkaria.16:00. Karaokea17:00. Txokolate jana17:30. Erromeria Bide Batez taldearekin.
  1022 Visitas

Salatxo abesbatzaren emanaldia

salatxo4we_20190506-072214_1

Datorren larunbata, hilak 11, Salatxo abesbatzaren emanaldia izango da Orion 19:30etan Orioko elizan. Ondorengo programa hau eskainiko dute:

 

Requiem op.48 ........................................... GABRIEL FAURÉ (1845 - 1924)  ORGANOA, BAKARLARIAK ETA ABESBATZAKCantique de Jean Racine ............................................... GABRIEL FAURÉ (1845 - 1924) ORGANOA ETA ABESBATZAKIn paradisum ...................................................................... AITA DONOSTIA (1886-1956)  ORGANOAPater in manus tuas .................................................... CHARLES GOUNOD (1818 - 1893) ABESBATZAK

 

 

  1266 Visitas

Eskulangintza sustatzeko plana

Gipuzkoako eskulagintzako enpresa nahiz elkarteei zuzenduta dago. Eskulangitzako jardueratzat hartuko da ondasunak sortu, ekoiztu, eraldatu, konpondu eta zaharberritzea edo arlo horietan zerbitzuak eskaintzea.  Eskaerak aurkezteko epea maiatzaren 17an goizeko 12:00etan bukatzen da. Zalantzak argitzeko 943 11 22 87 telefonora deitu edo Esta dirección de correo electrónico está siendo protegida contra los robots de spam. Necesita tener JavaScript habilitado para poder verlo. emailera idatzi. Informazio gehiago hemen.

  1038 Visitas

Orion bertso saioa

bertso-saioa
 Gipuzkoa Bertsotan izenpean jokatuko da aurten Gipuzkoako Bertsolari Txapelketarako sailkapen fasea. Sailkapen faseetako bat orioko kultur etxea...
Seguir leyendo
  1246 Visitas

Orioko artisau azoka

artisautza
​Aurten artisau azokaren 26. edizioa ospatuko da Maiatzaren 5ean. Ordutegia 10:30etatik 14:30etara izango da. Postu guztiak herriko plazan jarriko dir...
Seguir leyendo
  1455 Visitas

"Denbora izeneko leku bat"

denbora
Datorren ostiralean, Maiatzaren 3an, Etxeluze gaztetxera gerturatzen direnek Denbora izeneko leku bat , musikaz eta poesiaz osatutako ikuskizunaz goza...
Seguir leyendo
  1163 Visitas