Cargando Imagen de Portada... Arrastra la Imagen de Portada para marcar la nueva posición
1 minuto de lectura (225 palabras)

Basotik Itsasora dokumentala

Basotik Itsasora

2. Munduko Gerra,"Camp de Gurs"etik, Mediterraneora gaur egunerarte: babesa eta lekuaren bila dabiltzan pertsonak

Dokumentalak errefuxiatuen errealitatea gizarteratzea du helburu. Ezin dugu ahaztu, orain dela urte gutxi, gure aiton-amonek antzeko bidaiak egin behar izan zituztela, erbestera, gerra zibila bukatu eta gero. Orain gu geu gara anfitrioiak, baina... zein baldintzetan?

Bigarren Errepublika eta gero, hainbat eta hainbat gudari errepublikarrek eta nazioarteko brigadistek muga pasa behar izan zuten. Heldu eta gero, administrazio frantsesak errefuxiatu-guneak eraiki zituen, heldu berriak bertan kokatzeko. "Camp de Gurs", edo "Camp des Basques" horietako bat izan zen, guregandikan oso, oso gertu.

Nahiz eta Gursen bizitzeko egoera latza izan, kulturak eta sorkuntza artistikoak haien lekua izan zuten bertan, eta "barraka" batzu benetako kulturguneak izan ziren: hitzaldiak, irakurketak, antzerkiak, kabaretak... Hau izango da gure lehenengo kontakizuna.

Zer ekarpena izan dezake arteak errefuxiatuen bizitzan? Zein izan daiteke artistaren jarrera egoera latza honen aurrean? Nola artea eta sorkuntza izan daitezkeen salaketa eta hausnarketarako tresna? Zer da errefuxiatua izatea gaur egun? Artea babesgunea izan daiteke? Galdera hauek eta beste batzuek izango ditugu gure dokumentalean. Bertan Josu Mujika koreografoa eta Iñaki Salvador musikaria lagunduko ditugu, Dantzaz-entzako egingo duten ekoizpena sortzeko bidean.

Eta bukatzeko, Siriar errefuxiatu baten bizipenak konpartituko ditugu, orain Gipuzkoako Hondarribian bizi dena. Kontatuko digu nolakoa zen bere bizitza, Siriako egoera, bere bidaia eta odisea honaino ailegatzeko..., Hotz Zarautz GKE-k lagundurik. 

Produkzio gastuak osatu nahian, crowdfunding kanpaina bat jarri dugu martxan, lagundu nahi duenarentzat: https://www.verkami.com/projects/22397-basotik-itsasora



Hezurbeltzak kontzertua
Emakumeen* etxean logotipo lehiaketa
 

comentarios

No hay comentarios por el momento. Se el primero en enviar un comentario.
¿Ya està registrado? Ingresa Aquí
Invitado
Sábado, 11 Mayo 2024