Cargando Imagen de Portada... Arrastra la Imagen de Portada para marcar la nueva posición
1 minuto de lectura (60 palabras)

Lou dokumentala Orioko Etxeluze Gaztetxean

lou

 Apirilaren 25ean, osteguna, Lou. Dantzan jo ta ke, oinak lehertu nahian dokumentala emango dute Orioko Etxeluze Gaztetxean, 19:00etan. Xaltxerak emakume taldeak antolatu du saioa. Usua Garin, Andrea Lopetegi eta Izotz Barrio zarauztarrek ekoiztutako dokumentala da. Urtarrilean Donostiako Dock of the Bay musika dokumentalen jaialdian eman zuten Lou, eta publikoaren saria jaso zuen. Egileak Etxeluzeko emanaldira bertaratuko dira, ikusleekin solasaldia izateko.

Maider Mendinueta Udaberriko azokan.
Orioko liburutegia gaur irekiko dute
 

comentarios

No hay comentarios por el momento. Se el primero en enviar un comentario.
¿Ya està registrado? Ingresa Aquí
Invitado
Lunes, 20 Mayo 2024